Udalak eta herriko eragileek egitarau oparoa prestatu dute abenduaren 3a ospatzeko

Hauek dira ekintza nagusiak:

10:45etatik aurrera. PLAZA NAGUSIAN:  EUSKARAREN ALDEKO ZUNBA SAIOA

Udalak eta herriko ikastetxeek bat egin dute Kontseiluak proposatutako ekimenarekin. Bertan Ordiziako LH, DBH eta BATXILERGOKO ikasle guztiek hartuko dute parte. Orain bai eta furra furra abestiak dantzatuko dira, Oiangureneko ikasleek antolatutako batukada egongo da eta Jakintzako ikasleek euskararen aldeko bertsoak botako dituzte.

 

11:00etatik aurrera. BARANDIARAN PLAZAN: EUSKARAREN ALDEKO KANTAK ETA ZUNBA SAIOA

Udalak eta herriko ikastetxeek, Kontseiluarekin batera, zunba saioa moldatu dute herriko haur hezkuntzako ikasleentzat. Bertan euskararen aldeko Behin betiko eta Eskuetan abestiak abestuko dira eta furra furra dantzatuko da.

 

18:15ean PLAZA NAGUSIAN: KIROLARIEN ARGAZKI ERRALDOIA

“Ordizian kirola euskaraz” egitasmoaren barruan eta herriko kirol elkarteek proposatuta argazki erraldoia egingo da. Helburua, Ordizian kirola ere euskaraz egiteko eskubidea defendatu nahi da. Horretarako Ordiziako kirolari guztiei deia egiten diegu taldeko ekipazioarekin agertu eta argazkian parte hartzeko. Deia bereziki herriko kirol elkarteei luzatzen diegu egun horretan beraien kirolariak animatu ditzaten Plaza Nagusira gerturatzeko.

 

18:30etatik aurrera. PLAZA NAGUSIAN: EUSKARAZ BIZI NAHI DUT LASTERKETA HERRIKOIA

Azkeneko urteetan bezala eta Kontseiluarekin elkarlanean, euskararen aldeko lasterketa herrikoiak prestatu ditugu. Lasterketa ez dira lehiakorrak eta ez da irabazlerik egongo. Euskara izango da irabazle bakarra.

Hauek dira lasterketen ordutegiak:

18:30 LH 3-4

18:45 LH 5-6

19:00 DBH 1etik aurrera.

Bukaeran hainbat sari zozketatuko dira.

 

19:30ean PLAZA NAGUSIAN: EUSKARAK 365 EGUN. ELKARRETARATZEA

Herriko Hitzaro euskara elkarteak antolatua, euskararen aldeko elkarretaratzearekin amaituko dugu eguna. Euskarari garrantzia urteko 365 egunetan azpimarratzeko deia egingo digute.