Image
Image

Liburu Baby Kluba, aurrez aurre, bihar

Liburu Baby Kluba ekimenaren saio berria egingo da liburutegian, bihar, osteguna. Arratsaldeko 17:15ean izango da, eta izena ematea komeni da 943 80 56 33 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean. 

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Liburu baby kluba Udal Liburutegiak sustatzen du eta urtean zehar Liburutegi berak bultzatzen duen ipuin kontaketen saioei gehitzen zaio.

Ostiralean 'Porno' ikuskizuna Herri Antzokian

Pasa den martxoan atzeratua, aktoreetako baten gaixotasunagatik, ostiral honetan  amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako “Antzerki Garaia” egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki  Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.

Sareak (Euskadiko Antzoki Sarea) gomendatuta, eta Egile Onenaren OH! Saria (2021) jasota, “Porno” pornografiaren kontsumoari begira dagoen komedia bat da. Gai eztabaidagarria, fribolitaterik gabe eta erremildorik gabe eszenaratzen dena. Elkarrizketa arin eta distiratsuak, tragikomedia honen muinean sartzen gaituzte, Cristina Lorenzok, Sandro Corderok, Anacelia Alvarezek eta Roca Suárezek osatutako aktoreen taldea zuzendaritzan ezarritako eskakizunarekin eta interpretazio-kalitatearekin konpontzen duena.

“Porno” komedia urratzailea da, puntu basati bat duena, ikusleen barre algarak pizten dituena eta gure gizartean oso presente dauden dilema moral batzuei buruzko gogoeta eginarazten diguna. Familia normal eta arrunt baten baitan sortutako gatazkaren ondorioz gaur egungo “pantaila barruko gizarte honen” kontraesanak partekatuko ditugu, barre-algara ugariren artean.  Hipokrisiaz eta moral bikoitzez josia dagoen gizarteaz hitz egiten du,  helduen % 80k noizbait pornoa kontsumitu du bertan; eta guztiok, guzti-guztiok,  sare sozialen bidez porno lizunenean  eta ohikoenean parte hartzen dugu : pornografia emozionalean.

Testu honek, algararen bidez, pantailak uztera eta begietara zuzenean begiratzera gonbidatzen gaitu. Beste fikzio baten errealitatea agerian uzteko antzerkia: pornoarena.

Sarrerak salgai Barrena Kultur Etxean.

Altamirako Mezkita berria inauguratu da

Alfajr Islamiar Komunitateko kideek, larunbatean, Altamirako Mezkita berriko inaugurazioan parte hartzera gonbidatu gintuzten. Gunea ezagutu eta komunitateko kideekin solasteaz gain, beraiek prestatutako gozoak dastatzeko aukera eskaini ziguten, Ramadana hasteko bezperan.

'eRRe' ikuskizuna eskainiko da ostiralean

Ostiral honetan, 'eRRe, aldarri bat bertsoz' ikuskizuna eskainiko da Herri Antzokian, 19:30ean. Doakoa izango da eta sarrerak Antzokiko lehiatilan jaso daitezke. Udaberria Transloratzen Ordizia Transformatzen zikloaren baitan kokatzen da saio hau.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image