Image
Image

ORDIZIAKO IKASLEEK 100 ZUHAITZ LANDATUKO DITUZTE BIHAR

2015-03-05 zuhaitzGarbigunearen goialdean egingo da landaketa; 50 haritz, 30 gereziondo eta 20 hagin

Jakintza Ikastolako LHko 6. mailako ikasleek eta Urdaneta Eskolako LHko 6. mailako ikasleek binaka jarrita 100 zuhaitz landatuko dituzte bihar, hilak 5, udal lorazainen laguntzarekin. Landaketa Garbigunearen goialdean egingo da. Zuhaitz hauetatik 50 haritzak dira, 30 gereziondo eta beste 20 haginak izango dira. Haritza zein gereziondoa EAEko zuhaitz ezagunak dira. Hagina, EAEko espezie mehatxatuen katalogoan interes bereziko babes maila jasotzen duen zuhaixka da.

OIANGU 2015. MARTXOA ETA EKAINA BITARTEKO EKINTZEN ZERRENDA

2015-02-26 auzolanaAurtengo lehen ekintza martxoaren 1ean izango da. Landare-hesi bat sortuko da auzolanean

Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak Oiangu parkearen ezagutzarako eta kontserbaziorako iaz sinatu zuten lankidetza-hitzarmenari jarraipena emango zaio 2015ean. Dagoeneko martxotik ekainera egingo diren ekintzak zehaztuko dira. Datorren igandean, martxoak 1, landare-hesi bat egingo da auzolanean; apirilaren 26an Oiangu habia-kutxei jarraipena egiteko saioa izango da; maiatzean erakusketa bat, tailer bat eta Altamirako putzura irteera; eta ekainaren 20an Astronomia Gaua. Ekain eta uztaila bitarteko larunbat belar-meta egingo da, hau ere auzolanean. Jarraian dituzue ekintzen zehaztasunak.

AUZOKONPOSTEAN PARTE HARTZEKO DEIA ERDIGUNEKO HERRITARREI

2015-02-04 barrenaInformazioa emateko bilera bat egingo du Sasietak astelehenean, hilak 9, Barrenan, 18:30ean

Sasieta Mankomunitateak auzokonposta egiteko aukera eskainiko die Ordiziako erdigunean bizi diren herritarrei. Horretarako, eta lehen urrats modura, auzokonpostari buruzko azalpenak emateko bilera bat antolatu du. Datorren astelehenean, hilak 9, izango da bilera Barrenan, 18:30ean. Interesatuen artean talde bat sortuko da. Bertara joateko aldez aurretik izena ematea komeni da Sasietara deituta (943 16 15 55). Aita Urdaneta, Barandiaran plaza, Domingo Unanue, Ampuero, Etxezarreta, Done Petri, Andre Mari, Kale Nagusia, Goenkale eta Elkano kaleetako bizilagunei egin zaie parte hartzeko deia. Udalak dagoeneko prestatu du konpostagailu komunitarioak jartzeko gunea Barrena parkean. 76 familia ari dira gaur egun auzokonposta egiten Ordizian, eta autokonposta egiten, berriz, 39 familia.

ARABA KALEKO KONPOSTA, AUZOTARREN ESKURA

KONPOSTA EGITEKO GIDA (PDF, 11,7 MB)

DATORREN ASTEAN HASIKO DA 21-Pko IGOGAILUA EGITEKO LIZITAZIO PROZESUA

2015-01-29 21PAurreikuspenaren arabera, otsailaren bukaeran esleituko da, eta martxoan hasiko lirateke obrak

Udaberrian 21-Pko lokal hutsak negozio bihurtzeko programa ere martxan jarriko du udalak

Ordiziako Udalak datorren astean jarriko du martxan Goierri kaletik Urdaneta kaleraino igoko den 21-Pko igogailua egiteko lizitazio prozesua. Oinarrizko aurrekontua 107.241 eurokoa izango da, eta aurreikuspenaren arabera, otsailaren bukaeran esleituko da, eta obrak martxoan hasiko dira. Proiektu hau 2013ko udazkenean aurkeztu zen Mugikortasun Iraunkorrerako I. Planaren barruan jasoa dago. Igogailua egiteaz gain, 21-Pn hutsik dauden lokal komertzialak negozio bihurtzeko programa ere martxan jarriko du udalak udaberrian, 2013 eta 2014an zehar herriko hainbat lokal hutsekin egin bezalaxe.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image