Image
Image

ORDIZIAKO UDALAK BAT EGITEN DU “PLANETAREN ORDUA” EKIMENAREKIN

2015-03-27 planetaEraikin publikoetako argiak itzali egingo dira bihar 20:30etik 21:30era, eta udalak gauza bera egiteko deia egin die herritarrei

Ordiziako Udalak bat egingo du klima-aldaketaren kontra WWF erakundeak (Natura Babesteko Mundu Erakundea) biharko, hilak 28, antolatu duen mobilizazio kanpaina orokor handienarekin: Planetaren Ordua. Horrela, itzali egingo dira herriko monumentu esanguratsuenetako eta eraikin publikoetako argiak, gaueko 20.30etik 21.30era. Udalak dei egiten die ordiziarrei euren etxeetako argiak itzali eta klima aldaketaren kontrako aldarrikapen hau egitera. Atzoko osoko bilkuran erabaki zuen Udalbatzak deialdi hau egitea.

LANDARE-HESIA OIANGUTXIKI BASERRIRA BIDEAN

2015-03-24 auzolana2Herenegun 200 zuhaitz eta zuhaixka landare landatu ziren auzolanean

Eguraldiarengatik aurreko bi deialdiak bertan behera utzi ondoren, joan den igandean, hilak 22, Oiangutik Oiangutxiki baserrira bidean landare-hesi bat sortzeko auzolana egin zuten 15 bat lagunek, Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako deiari erantzunez. Landare-hesien funtzio eta onuren azalpenak entzun ondoren, lanari ekin zioten partaideek, eta elorri zuriak, beltzak eta hainbat fruta-arbola landatu zituzten. Ongarri modura iazko auzolanean egindako konposta erabili zuten. Ateri eutsi zion ia goiz guztian eguraldiak, eta giro onean aritu ziren lanean. Hamaiketako baten bueltan eman zioten amaiera auzolanari.

AUZOLANEKO ARGAZKIAK (2015-03-22)

LURRALDEKAR EKIMENA AURKEZTEKO ETA AUTOA PARTEKATZEARI BURUZKO JARDUNALDIAK

2015-03-18 autoakDatorren asteartean, hilak 24, Larraitz Ugarte diputatuak aurkeztuko du ekimena D'elikatuzen, 19:00etan

Nork ez du inoiz autoa partekatu etxekoekin, auzokoekin edo lagunen batekin? Azken urteetan, ordea, partekatzeko ohitura horiek urritu egin dira, ibilgailu-kopurua eta gizartearen errenta-maila handitu diren neurrian. Alabaina, gizarte-erronka berrien eta gaur egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, badirudi autoa ulertzeko modu berriak itzultzekoak direla.

IKUSI PROGRAMA         WEBGUNEA

ITSASONDO ETA ORDIZIA ARTEKO BIDEGORRIA INAUGURATU DU ALDUNDIAK

2015-03-12 bidegorriaIrekiera ekitaldian izan dira Larraitz Ugarte diputatua eta Igor Eguren eta Asier Garro Ordizia eta Itsasondoko alkateak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak Itsasondo eta Ordizia lotzen dituen bidegorria inauguratu du. Inaugurazioan Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak, Unai Erroitzenea Mugikortasuneko zuzendariak, Igor Eguren Ordiziako alkateak eta Asier Garro Itsasondoko alkateak parte hartu dute. Gaur inauguratutako bidegorriaren bidez Ordizia eta Itsasondo herriak bidegorri bidez lotuta geratuko dira eta, aldi berean, bidegorriak bat egiten du Ordiziako udal bidegorriarekin mutur batean eta beste batean Itsasondo-Legorreta bidegorriarekin.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image