Image
Image

INGURUMEN SENTIBERATZE EKINTZAK IZANGO DIRA BIHAR ETA ETZI ORDIZIAN

Beira eta kristala bereizteko kanpaina eta berreskuratutako liburuak eta diskoak salduko dira

Ingurumen kanpaina bikoitza izango da aste honetan Ordizian, Udalak, Sasieta Mankomunitatearekin eta Donostiako Kaleko Elkartasuna eta Kultura Elkartearekin elkarlanean antolatuta. Asteazkenean eta ostegunean izango dira hitzorduak.

Hala, asteazkenean, beira bereizteko sentiberatzeko kanpaina egingo da Sasieta mankomunitateak gidatuta. Barrenako plazan egingo da, goizean zehar. Horretarako iglu erraldoi batean informazioa eskaini eta jolasak eta tailerrak egiteko aukera izango da.

"Ekainak 27. 17etan Oiangun. ZATOZ BELAR-META BAT EGITERA!

Ekainaren 27an, 17etan oiangu baserriaren parean geratu gara Almitza sega elkartekoekin batera meta bat egiteko.

Hilabete batez oianguko zelai bat itxita egon da bertan belarra hazteko, egun hauetan Almitzako segalariak belarra mozten ari dira, larunbaterako dena prest egon dadin.

Meta oiangu baserri ondoan jarriko dugu eta Almitzako sega elkartekoek gidatutako saioa izango da.

Ekintza hau Aranzadi Zientzia Elkarteak Udalarekin duen hitzarmenaren barruan gauzatzen da. Honen bitartez, beste batzuetan bezala, naturarekiko kontaktua handitu nahi izateaz gain, gure paisaia sortzearen arrazoi nagusia diren baserritarren lanetara gerturatu nahi izan dira herritarrak, lan hauek baloratuz, naturaren kontserbazioan duten garrantzia zabalduz, herritarren arteko harremana sendotuz eta talde sentimendua indartuz.

 

GAU ASTRONOMIKOA ETA LANDAREAK EZAGUTZEKO GINKANA OIANGUN

Aste bukaera honetan Oainguko parkean bi ekintza prestatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ordiziako Udalak.

GINKANA: GURE INGURUKO LANDAREAK EZAGUTUZ. /10:30etan Oiangu baserrian. Parte hartzen duten umeek Oiangun aurkitzen diren landare espezie ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute parkean zehar garatuko den jolas baten bitartez. Ekintzak 3 ordu iraungo ditu gutxi gora-behera bere osotasunean. / Oharrak:Euskeraz. / 6-12 urteko umeei zuzendua./ Katiuskak eramatea gomendatzen da./ Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak gidatua.

ASTRONOMIA GAUA:  21.00etan baserriaren pareko zelaian./ Gau honetan ilargia eta beste planeta batzuk, Venus, Jupiter eta Saturno, ikusteko aukera izango dugu Aranzadiko Astronomoek erabiltzen dituzten instrumentuak erabiliz, behaketan zehar astronomoek, gerturatzen direnen galderak erantzungo dituztelarik. Zerua Iluntzen den heinean konstelazioak ezberdinduko dira eta teleskopioen bitartez zeru sakoneko objektu batzuk behatu ahal izango ditugu gauerdi-arte, hala nola, nebulosak, kumuluak eta galaxiak.  Euren prismatiko eta planisferioak eramateko interesa dutenei, horiek eramatea animatzen dituzte Aranzadiko Astronomoek. Zerua estalia badago Astronomia Saileko bazkideek gau horretako zeru behagarriaren simulazio bat aurkeztuko digute, baita euren astroargazkilarien bitartez lortutako zeruko objektu nagusien irudiak ere. /Oharrak: Gaztelaniaz  Adin guztietarako. / Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Sailak gidatua.                   

 

 

"BIDEGORRIAK: SAREA OSATZEN" HITZALDIA OSTEGUNEAN

bidegorriaEguna: Ekainak 4 arratsaldeko 19:00retan Ordiziako Barrena Kultur Etxean

HIZLARIAK:

- Edorta Bergua. (GFAko Bizikleta bideen Plangintzako eta Sustapeneko teknikaria)

Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikleta mugikortasunerako estrategia bat prestatzeko prozesua garatu du 2014. urtean zehar eta Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluak 2015eko martxoan onartu du Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia 2014-2022 behin betiko. Prozesuaren helburu nagusia izan da esparru horretan jarraitu beharreko bideak definitzea eta datozen 8 urteetan bultzatu beharreko politikak eta jarduerak zehaztea, bizikletaren erabilera ohiko bihurtzeko.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image