bidegorriaEguna: Ekainak 4 arratsaldeko 19:00retan Ordiziako Barrena Kultur Etxean

HIZLARIAK:

- Edorta Bergua. (GFAko Bizikleta bideen Plangintzako eta Sustapeneko teknikaria)

Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikleta mugikortasunerako estrategia bat prestatzeko prozesua garatu du 2014. urtean zehar eta Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluak 2015eko martxoan onartu du Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia 2014-2022 behin betiko. Prozesuaren helburu nagusia izan da esparru horretan jarraitu beharreko bideak definitzea eta datozen 8 urteetan bultzatu beharreko politikak eta jarduerak zehaztea, bizikletaren erabilera ohiko bihurtzeko.

- Txirrinka Oñatiko bizikletazaleen taldea

Txirrinka Oñatiko bizikletazaleen taldea oztopoak oztopo, pedalkada txarrei aurre eginez, eta gutxika bada ere, urteak joan urteak etorri, bizikletaren normalizazioaren bidean Oñatik eman dituen urratsen atzean egon da beti. 2001ean sortu zen Txirrinka elkartea eta ordutik, Oñatiko eta inguruko biztanle askoren hats eta laguntzarekin, bizikletaren kultura aldarrikatu du erakunde publikoen zein herritarren beraien aurrean.

- Iban Asenjo (Ordiziako Garapen Iraunkorra eta Mugikortasuna zinegotzia)

Ordiziako bidegorri sarearen inguruko informazioa emango du: Agenda 21ko prozesu parte-hartzailetan jasotako eskaerak eta Mugikortasun Planeko diseinua. Eginda dagoena eta egiteko geratzen denaren azalpenak.

Hizlariek, gehienez ere, 20 minutu izango dituzte edukiak lantzeko. Aurkezpen bakoitzaren bukaeran tarte bana irekiko da publikoaren aldetik galderak, zalantzak edota ekarpenak egiteko.