ORDIZIAKO UDALAK ETA ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAK BOST URTERAKO LANKIDETZA HITZARMENA SINATUKO DUTE OIANGUREN KUDEAKETARAKO

2013-12-10 Aranzadirekin hitzarmenaAranzadi elkarteak Oiangurako kudeaketa plana osatu du, eta 2014an hainbat jarduera egitea aurreikusten da

Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bost urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute datozen egunetan. Hitzarmen horren bitartez, eta aurten egindako kudeaketa planean oinarrituz, Aranzadi izango da Oianguko paisaia eta natur ondarearen ikertzaile, kudeatzaile eta hezitzailea, beti ere, Ordiziako Udalarekin elkarlanean.

AUZOKONPOSTAREN KANPAINA BERRIA

2013-11-27 Auzokonpostagunea parkeanZelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera dute Ordizian

Etxean sortzen dugun materia organikoa, gure hondakinen %40 inguru, aprobetxatzeko aukera izaten dugu; eraldatze prozesu natural baten ondorioz konpost bihurtzen baita materia.

OIANGUREN PARKERAKO PRESTATU DEN KUDEAKETA PLANAREN AURKEZPENA EGINGO DA BIHAR

2013-12-09 Oiangu parkeaOrdiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bost urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute parkearen kudeaketarako

Oianguren parkerako prestatu den kudeaketa planaren aurkezpena egingo da bihar, hilak 10, udaletxeko pleno aretoan, 18:30ean. Aurkezpenean orain arte egin diren ekintzen berri emango da, eta Aranzadi elkarteak datozen urteetarako esku artean dituen asmoak jakinaraziko ditu.

HONDAKINEN GAIKAKO BILKETA %78RA IRITSI DA ORDIZIAN

2013-11-28 Birziklapenaren prentsaurrekoaAbenduaren 1etik aurrera zuzenketa protokoloa jarriko du martxan Ordiziako Udalak

Ordizian hondakinak biltzeko sistema aldatu zenetik lau hilabete pasa direnean (uztailaren 12an hasi ziren hondakinak atez ate biltzen), Ordiziako Udaleko gobernu taldeak herritarrak, merkatariak eta ostalariak zoriondu nahi ditu hondakinen bilketan izaten ari diren jarrera arduratsuarengatik, eta herri iraunkorrago bat izatea posible egiten dutelako . "Gaur egun, Ordizian hondakinen %78 gaika biltzen da. Uztailera arte, gaika biltzen zen kopurua %36koa zen, egungoaren erdia.", jakinarazi du Igor Eguren Ordiziako Udaleko alkateak.