2014-04-02 oiangu Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da, aurrez izena eman beharra dago asegurua egiteko

Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak urte hasieran abiatutako lankidetzaren harira, hilaren 12an auzolana egingo da Oiangun 10:00etatik 13:00era bitartean. Egingo diren lanak hauek izango dira: Inguruko hosto eta orbelak pilatzea; Egurrezko itxitura bat egitea konpostgunerako; eta zaharkitutako figurak kentzea. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da, eta aurrez izena eman beharra dago asegurua egiteko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943 88 58 50. Asegurua egiteko izen abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta jaiotze-data behar dira.

Udalak eta Aranzandik Oianguko naturgunea biziberritzeko egingo den bigarren ekintza izango da hilaren 12koa. Otsailaren 23an egin zen lehen ekintza Jakintzako eta Urdanetako ikasleekin. Orduko hartan hegazti txikientzako 20 habi-kutxa jarri zituzten ikasleek parkeko zuhaitzetan.