2014-03-31 Agenda21 Ekintza planaren jarraipenaz gain, laster autoen zirkulazioan egingo diren aldaketen berri emango da. Ostegunean da bilera, 18:00etan

Datorren ostegunean, apirilak 3, Agenda 21 Foroaren bilera egingo da udaletxeko batzar aretoan. 18:00etan izango da bilera, eta ez 19:00etan, aurrez zabaldu bezala. Batetik, Iraunkortasunerako Ekintza Plan berriaren inguruan egin den ebaluazioaren zein adierazle kalkuluaren emaitzak jakinaraziko dira bilera horretan, eta bestetik, Mugikortasun Iraunkorrerako Plan berriari jarraituz autoen zirkulazioan izango diren aldaketen berri ere emango da.

Ordiziako Udalak 2010ean Agenda 21eko 2010-2020 Ekintza Plan berria diseinatu zuen herritarren laguntzarekin. Gerora, Ekintza Plan hori lantzeari ekin zion udalak, eta 2012. urtetik ebaluatzen ari da (GFA ebaluaketa programa). Bestetik, Iraunkortasunaren hainbat adierazleen kalkulua ere egin da, garapen iraunkorraren bidean udalak duen egoera zein den ezagutzeko (Eusko Jaurlaritzako Adierazleen kalkulurako programan).

Ekintza Plan berriaren inguruan egin den ebaluazioaren zein adierazle kalkuluaren emaitzak jakinarazteaz gain, azken urteetan Mugikortasun, Ingurune Natural, Energia, Ura,... bezelako gaietan aurrera eraman diren jarduera nagusiak ezagutzeko aukera ere izango da osteguneko bileran. Azkenik, Mugikortasun Iraunkorrerako Plan berriari jarraituz datozen asteetan ibilgailuen zirkulazioan izango diren aldaketen gaineko informazioa emango da.