2014-05-05 etorbidea Aldaketa gauzatzen denean ibilgailuek beheraka soilik zirkulatu ahal izango dute

Gaur goizean hasi dira Gudarien Etorbidea noranzko bakarreko bihurtzeko lanak. Joseba Rezola pasealekutik (tren geltoki aldetik) edota Altamira aldetik datozen ibilgailuek ezingo dute Gudarien Etorbidea aldera hartu, eta derrigorrean Bizkaia pasealekura aldera eta Santa Amalia kalera aldera jo behar dute herrigunera sartu nahi badute. Gudarien Etorbideko autobus geltokia ere desagertu egingo da, eta horren ordezkoa Arana kalearen hasieran jarri da, Villa Eugenia eraikinaren azpialdean.

Behin aldaketa gauzatzen denean ibilgailuek beheraka soilik zirkulatu ahal izango dute kale horretan. Kalearen bi aldeetan gune urdineko aparkaldi mugatuko aparkalekuak mantenduko dira; goitik behera ikusita, eskuin aldean lerrokako aparkalekuak (orain arte bezala) eta eskuin aldean zeharkako aparkalekuak (baterian), aparkaleku gehiago sortuz.

Joan den astean Garagartza plaza inguruko aldaketak egin ziren. Taxi geltokia plaza horretara pasa da, eta zamalanetarako guneari bertan eutsi zaio. Ordizia kaleko taxi geltokia zena aparkaldi mugatuko gune urdina izatera pasa da. Apirilaren 10ean hasi ziren herri barruko trafiko aldaketak, Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren gomendioak jarraituz.