I. BERDINTASUN PLANAREN EBALUAZIOA

berdintasunaDuela hiru urte, Ordiziako Udalak, emakumeen eta gizonezkoen berdintasun egoera hobetzeko asmoz, hainbat erabaki hartu zituen. Besteak beste herriko egoeraren diagnostikoa egin zen, eta honetan oinarrituta, I. berdintasun plana onartu zuen. Plan honetan hiru urtetan gauzatzeko ekintzak jaso ziren: 2009-2012 bitartean hain zuzen ere. Udalean bertan egitekoak ziren jarduera horietako batzuk, eta herriko eragileek gauzatzekoak besteak. Hori horrela amaitzear da planaren indarraldia, eta Udalak, hiru urteko prozesuaren ebaluazioa egitea erabaki du. Elhuyar aholkularitza arduratuko da lan horretaz.

FORMAKUNTZA (BERDINTASUN BATZORDEA)

Ordiziako Berdintasun Batzordeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea du helburu, non egin beharreko lan ildoak aurrera eraman ahal izateko garrantzitsua ikusten duen formakuntza.

Hau honela, hiru sentsibilizazio formakuntza saio antolatu ditu azaroan, Ordiziako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzaz. Saio hauek, batzordeko kideentzako ez ezik, herriko norbanako eta elkarteentzako ere antolatu dira, apostu honetan guztion inplikazioa garrantzizkoa ikusten baita.

Beraz, herritar gauztiei deialdia egiten diegu parte hartu dezaten.

Atxikitako dokumentuan saioen informazio guztia:

pdfFormakuntza