Tailer eta ikastaroak ematen dira modu desberdinetan berdintasunaren alde apostu egin duten gizonezkoentzat

'Gizonduz', Eusko Jaurlaritzak sortu eta Emakundek bultzatutako ekimena, martxa da berriz.  Gizonezkoei zuzendutako formazio programa da eta berdintasunaren aldeko jardunean gizonen kontzienziazioa eta inplikazio zuzena bultzatzea du helburu. Horretarako zenbait ikastaro antolatu dira norbanakoentzat eta taldeentzat. Ikastaroak dohainik dira, presentzialak, online edo mistoak izango dira eta izen-ematea zabalik dago jada. 

Formazioarekin zenbait helburu lortu nahi ditu Gizonduz-ek. Batetik, generoaren teoria zabaldu nahi du, horren ondorioz emakumeek pairatzen duten egiturazko ezberdintasunaren nondik norakoak ulertzeko. Bigarrenik, mugimendu feministaren historia, borroka eta ezagutza sustatu nahi dituzte maskulinitate hegemonikoa desaraikitzeko esku hartzean marko teoriko gisa erabiltzeko. Azkenik, gizonen sozializazio prozesua eta nagusi diren erreferente maskulinoen berrirakurketa kritikoa egitea da asmoa eraldaketarako erreferenteak sortzeko eta berdintasunaren esparruan gizonezkoek garatzen ari diren ekimenetara hurbildu eta horiei protagonismoa emateko.

 

Norbanakoentzat eta kolektiboentzat

Norbanakoei zuzendutako formazioari dagokionez, bi maila egongo dira: hastapenekoa eta trinkoa. Hastapeneko mailakoa lau ordukoa izango da eta Gipuzkoan, Donostian izango da, maiatzaren 20an. Formazio trinkoa, bestalde, 20 ordukoa izango da, eta Bilbon gauzatuko da soilik, urriaren 14, 15, 21 eta 22an. Azkenik, online ikastaroa Gizonduz-eko webaren bitartez egin ahal izango da urtean barrena, eta zortzi ordukoa izango da.

Taldeei eta kolektiboei zuzendutako ikastaroei dagokienez, kolektibo jakin batzuetan diharduten gizonezkoengan eragitea da asmoa, horietan balore aldaketa sustazeko: hala nola, sindikatuak, jendarteko elkarteak, ordezkari politikoak, GKEetako kideak eta auzo elkarteak, besteak beste 

Formazioa moduloz antolatuta dago eta modulo bakoitzak lau  orduko iraupena izango du. Gaiak hiru ardatzetan banatu dira: maskulinitateak, berdintasuna eta balore aldaketa, bortizkeria sexista eta maskulinitatea eta maskulinitatea eta arriskuen kudeaketa. Gainera, “Txutxumutxurik ez” tailerra egiteko aukera eskaintzen zaie euren taldeetan praktika berdinzaleak sustatu nahi dituzten kolektiboei.

Azkenik, hezkuntza formalean zein informalean diharduten hezitzaileak hezitzeko tailerra antolatu da. 18-20 orduko iraupena izango du eta metodologia parte hartzailea da.

Ekimena 2009an abiatu zen lehendabiziko aldiz eta orduz geroztik 10.000 lagun inguruk parte hartu dute bertan, erdia baino gehiago gizonak.

Informazio gehiago: 945-016700 telefonoan edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bidez.