Image
Image

LAU PROIEKTU AURKEZTUKO DITU BIZI POZEK

Zahartze aktiboa sustatzeko Ordizian burutzen diren egitasmoen eskaintzarekin bat dator

Apirila eta maiatza bitartean Ordizian garatutako BIZI POZ programaren aurkezpena egingo da gaur 18:30tan Zuhaiztiko areto nagusian, herritar guztiei irekia. BIZI POZ herrian zahartzaro aktiboa sustatzeko eta honen inguruan existitzen den eskaintza osatzeko aukera bikaina izan da. Want Junior Enpresa bitartez garatu da, hau da, Mondragon unibertsitateko enpresagintza gradua.

ORDIZIA, ERREFUXIATUEKIN

Hilabetean zehar sentsibilizazio ekintzak eta sendagaiak erosteko diru bilketa egingo da

Nazioarteko Errefuxiatuen eguna dela-eta, Ordiziako Udaleko korporazioko ordezkariek ekainean zehar ospatuko den sentsibilizazio programa aurkeztu dute. Kanpaina honetan, besteak beste, Siriara sendagaiak bidaltzeko diru bilketa bat egingo da eta herritar guztiak animatu  dituzte kanpaina honekin bat egitera. Udal ordezkariek Udalak bi etxebizitza  prest dituela eman du jakitera, eskaera balego, errefuxiatuak hartzeko. Ordiziak gai honekiko duen sentsibilitatea ere azpimarratu dute, duela bi hamarkada Bosniatik etorritako errefuxiatuei egindako harrera gogoratuz. Oraingoan, Sirian eta hainbat lurraldeetan bizi den egoeraren berri ere eman dute.

IRAKURKETA ERRAZA, ASTELEHENEAN 18:30TAN ZUHAIZTIN

Irakurketa pertsonen beharretara egokitzea da helburua

Datorren astelehenean, maiatzak 30, 18:30ean Zuhaiztin (jubilatuenean) Dar-Darren bitartez Irakurketa errazaren egitasmoaren aurkezpena egingo dugu. Egitasmo hau Hiri hezitzaile programaren testuinguruan bultzatu da Ordizian.  Eta, bigarren aurkezpen honen bitartez zuzenki pertsona nagusiengana eta jubilatuengana zuzendu nahi dugu, horren berri izan dezaten.

Helburua da aukera aparta eskaintzea pertsona nagusiei (eta beste hainbat kolektiboari) berriz ere irakurtze praktiketara hurbildu daitezen modu atseginan.  

Irakurtzea gozamena da, eta ideiak, pentsamenduak eta esperientziak partekatzea baimentzen du. Irakurketa errazaren egitasmoaren bitartez pertsona guztiengana hurbildu nahi dugu irakurtze praktika izateko aukera; horretarako, pertsona interesatu guztien ezaugarriak kontuan izandako material egokiak eta metodologiak erabiliko dira.

'GOAZEN ORDIZIA!', EREDUTZAT HARTU DU EUSKO JAURLARITZAK

Udal teknikariak ponentzia batean azalpenak ematera gonbidatuak izan ziren

Goazen Ordizia!, osasuna eta gizarteratzea sustatzeko ostegunero garatzen ari den egitasmoa eredu da. Aste honetan kirol kudeaketaren inguruko jardunaldia izan da Sestaon eta bertan izan dira Ordiziako udal teknikariak ekintzari buruz hitz egiteko.

Jone Herrerok, Gizarte Zerbitzuetako arduradunak, eta Kike Mokoroak, Kirol teknikariak, azalpenak eman zituzten teknikari eta kudeatzaileen aurrean. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzak bultzatuta dator eta herri desberdinetan burutzen da, baina Ordiziako antolakuntza hartu du eredu gisa duen arrakasta ikusita. Ponentzia honetan parte hartu izanak oso positibotzat jo dute udal teknikariek.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image