Hilabetean zehar sentsibilizazio ekintzak eta sendagaiak erosteko diru bilketa egingo da

Nazioarteko Errefuxiatuen eguna dela-eta, Ordiziako Udaleko korporazioko ordezkariek ekainean zehar ospatuko den sentsibilizazio programa aurkeztu dute. Kanpaina honetan, besteak beste, Siriara sendagaiak bidaltzeko diru bilketa bat egingo da eta herritar guztiak animatu  dituzte kanpaina honekin bat egitera. Udal ordezkariek Udalak bi etxebizitza  prest dituela eman du jakitera, eskaera balego, errefuxiatuak hartzeko. Ordiziak gai honekiko duen sentsibilitatea ere azpimarratu dute, duela bi hamarkada Bosniatik etorritako errefuxiatuei egindako harrera gogoratuz. Oraingoan, Sirian eta hainbat lurraldeetan bizi den egoeraren berri ere eman dute.

Hala, Siriako gerra 2011n hasi zen, udaberri arabiarrak loratu ziren garaian. Siriako erregimenaren kontrako protesta herrikoiak laster bilakatu ziren gerra zibil odoltsua, eta bandoak zuzenean edo zeharka daude hainbat herrialdek babestuta.

Kontrajarritako interesen kaos horren erdian, biztanleria zibila baldintza izugarrietan bizitzen ari da, eta ez dauka herrialdetik ihes egin beste aukerarik bizirik jarraitu ahal izateko.

 

Beste herrialde batzuetako egoera

Halere, munduan badaude gatazka eta erregimen diktatorial gehiago, pertsonen lekualdaketa eta asilo eskaera eragiten dituztenak. Gehienen helmuga ez da Europa.

Kolonbia, Venezuela, Eritrea, Palestina, Sahara, Nigeria,  Mali,  Hego Sudan,  Afrikako erdiko errepublika edo Txinako  gatazkek milaka eta milaka lagun behartzen dituzte beste leku batzuetara joatera. Ondorioz, biztanle askok ihes egin behar izan dute, eta beste asko, berriz, herrialde barruan dabiltza beste toki baten bila. % 80 ondoko herrialdeetara joaten da asiloa eskatzera. Kenyak eta Etiopiak, bitarteko urriekin, Europako Batasun osoak hartzen duen pertsona-kopuru ia bera hartu zuten 2014. urtean.

Azken hamar urteotan, gerretako biktimen % 80 biztanle zibilak izan dira; orain, gatazkan dauden potentzien tratu ankerraren jomuga dira. Asmoa argia da: sarraskiak eta izuak aurre egiteko aukera oro suntsitzea.

Egoeraren ondorioak

Biztanleria oro har, baina emakumeak, haurrak eta adinekoak dira, nagusiki, gerrako biktimak. Horren guztiaren ondorioak izugarriak dira: bizimodu ororen suntsipena, etxebizitzena, azpiegiturena, baliabide ekonomikoena. Hala, heriotzak biderkatu egiten dira, eta biztanleak gosetera eta miseriara kondenatzen. Exodoa da jendearen aukera bakarra bizirik irauteko. Egun, babes bila dabiltzanek beren etxeetatik ihes egin behar izan dute, gatazka armatuak, jazarpenak, pobrezia, klima-aldaketa edo giza eskubideen urraketa masiboak direla kausa. Ia 60 milioi lagun dira. Horietatik 6 milioi iraupen luzekoak dira (palestinarrak, sahararrak...).

Europako Batasunak erabat egin du porrot XXI. mendeko beharretara egokituriko asilo politika aplikatzeko orduan. Eta porrotak halaxe jarraituko du, egunetik egunera dramatikoago, sakoneko norabidea aldatu ezean.

Turkiako hondartza batean Aylan Kurdi haurraren gorpuaren argazkiak iritzi publikoa mugitu zuen. Irudi haiek eragindako asaldurak ondorio sendoak izan ditu gure jendartean: manifestazioak, elkarretaratzeak, sinadura-bilketak, diru-bilketa... Hori guztia erreakzionatzeko modu bat da, ikusirik gobernuen pasibotasuna eta etorkin eta errefuxiatuen eskubideei dagokienez haien betebehar juridikoak urratzen dituztela. Asiloa ez da karitate, abegikortasun edo erruki kontua, zentzu moralean. Eskubidea da, eta Europak ezin dio uko egin bere betebeharrari.

 

Kanpaina

EKAINAK 6, ASTELEHENA, 18:00etan, Barrena Kultur Etxean (Gazteleraz)

- Behija Oruc

Orain 24 urte Balkanetako gerratetik ihesi atera zen eta Ordizian finkatu den

famialiaren testigantza.

- Europako errefuxiatuen egoera eta egungo krisi humanitarioa.

Javier Canivell. CEAR-Euskadiko abokatua.

Egun eta azken urteetan Europan errefuxiatu izaera lortzea zein zaila den ezagutuko

dugu. Baita, Europan momentu honetan, Siriako krisia dela eta, ematen ari diren

politikak.

- Hotz Legazpi eta SOS Siria Urretxu-Zumarraga.

Siriara antibiotikoak bidaltzeko kanpainaren berri emango digute. Diru bilketa

ekainak 20ean egingo da Ordizian.

EKAINAK 14, ASTEARTEA, 18:00etan, Barrena Kultur Etxean (Euskaraz.

Itzulpen zerbitzua)

Siriako gerra zibila: heriotzari nola ihes egin.

Mikel Aramendi. Kazetaria.

23 milioi biztanle zituen Siriak 2011n. Bost urte geroago, gerrak derrigortuta, 5

milioi siriar baino gehiago daude erbestean, eta beste 6 milioi baino gehiago daude

etxetik ihes eginda herrialdearen barnean. Hasi besterik egin ez dugun XXI.

mendeko giza hondamendi handiena da.

EKAINAK 20, ASTELEHENA, 18:00etatik aurrera, Barrena Kultur Etxeko atarian.

Diru bilketa. Siriarrekin bat eginez.

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta, Hotz Legazpi y SOS Siria Urretxu-

Zumarragaren bitartez, Siriara antibiotikoak bidaltzeko diru bilketa egingo da.

Egun horren gain, hilean zehar dirua jasoko da Zuhaizti elkarteak, osasun zentroan eta Caja Rural banketxean.

Kontu Korronteko zenbakia: 3008 02 1010 3302307719