Image
Image

IRAKURKETA MULTIKULTURALA GAUR

ORDIZIA KOLOREArratsaldeko 19:00etan Nikolas Lekuona enparantzan 

Ordizian, jatorri ezberdineko hainbat pertsona bizi dira eta guztion erronka, gizarte kohesioa edota elkarbizitza sustatzea da. Honekin batera, gogoratu behar da, migrazioaren fenomenoa, gizakia bezain zaharra dela eta gizakien izaerarekin lotuta dagoela.

ADINDUEN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZALDIA

hitzaldia euskarazMarije Goikoetxearen eskutik hilaren 20an Jubilatuen Zentroan

NI NEU NERE BIZITZAREN JABE! Adinean nagusi izanik duintasun berean eta gure desberdintasunetan errespetatutak. Adinduen eskubideak babestea ardatz nagusia bilatu da azkenaldian talde horren eguneroko bizia hobetzeko sortutako plangintzetan. 

SAN JOSE EGOITZAKO LANGILEAN GREBAN

Greba Gaur hasiko dituzten mobilizazioak

San Jose egoitzako langileek greba hasi dute gaur, hilak 27, haien eskubideen defentsan. Greba, momentuz, hiru egunetakoa izango da (otsailak 27, 28 eta martxoak 1), naiz eta deitu duten sindikatuek adierazi duten konponbidea aurkitu arte mobilizazioen bidea hartuko dutela.

ELA eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, "Adegi eta Laresek –enpresen patronalak– Raxoiren lan erreforma aplikatu nahi digute eta erreforma honekin, hitzarmen kolektiboa egon ezean, langileok 400 €ko galera izan dezakegu hilero eta urtean 200 ordu gehiago lan eginarazi ahal digute".

LEHEN SOROSPEN ETA SOROSLE IKASTAROA DYAREN ESKUTIK

sorosleEz da beharrezkoa izango aldez aurreko ezaguerarik izatea

DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreak lehen sorospen ikastaroa eskainiko dute martxoaren 4tik 22ra bitartean Barrena Jauregian. Helburua da parte hartzaileek ikastaro praktiko-teoriko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ikasi ditzaten egunero aurkitu ditzaketen egoera nagusien aurrean zer egin dezaketen erakutsiz; bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak edota erredurak sendatzea...

Funtsezkoa eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera azalduko dituzte, hezkuntza praktikoekin txandatuko direnak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image