Txakurra2Hurrengo asteetan hitzaldi informatiboak eskainiko dira

Udalak jarri berri dituen informazio txartelak eragiten hasi dira herritarrengan. Udaletxean jaso diren iritzien arabera, azken hiru asteotan nabarmen igo da txakurren kakak jasotzeko konpromisoa. Kale bazterrak eta parkeetako belardiak garbiago dauda, salbuespenak salbuespen.
Informazio txartelokin abiatu den kanpainak jarraipena izango du. Auzoetako bileretan agertu diren kezken ondorioz, hurrengo pausoa hitzaldi informatiboak egitea izango da. Aste honetan hartu da proposamen berria garatzeko ardura eta hurrengo asteetan iragarriko da hitzaldia egingo den eguna eta tokia.

Pausoz pauzo eta herritarren konpromisoarekin, Ordizia garbiago bat egiten gaude.