Seinalea txakurrak igotzekoAuzoz auzoko antolamenduan txakurren gorotzen arazoa askotan aipatu zen, batez ere, Joseba Rezolako lorategietan eta Buztuntzako pasealeku inguruan

Ordizian txakur asko erroldatuta dagoela kontuan hartuta, beharrezkoa ikusten dugu ingurune garbi eta atsegin bat mantentze aldera hainbat aholku gogora ekartzea. 

Batetik, txakurrak lotuta joan behar dira toki publikoetan. Horrela, animaliak gustuko ez dituzten pertsonak gogaitzea eta txakurrak errepidea gurutzatzean edota lurreko edozer janda min hartzeko arriskua saihestuko dugu.

Bestetik, ezinbestekoa da gorotzak beti jasotzea. Bai kalean, baita lorategietan ere. Horrela behartzen du Udal araudi batek. Gainera,. txakurren artean edo txakur eta pertsonen artean giardiasis, teniasis, criptosporidiosis edota amebiasis moduko gaixotasunak kutsatzea ekidingo dugu. Baita toki publikoak simaurtegi bihurtzea ere. Gorotzak ez baitira ongarriak. Lege hau bete ezean, 300 eta 1200 € bitarteko isuna izateko arriskua dauka jabeak. 

Aholku horiek kontuan hartuta eta egoera hobetze aldera, bi seinale informatibo jarri ditugu txakurren kakak jasotzearekin eta ahateei jaten ez ematearekin lotuak. 

Kartelak Joseba Rezola kalean eta Nafarroa etorbidean daude. Helburua da kaleak eta ibaia ahalik eta garbien mantentzea. Gure ingurugiroa atsegingarriagoa izan dadin eta usain txarrak eta zikintasuna ekiditea, alegia. Dagoeneko aipatu da txakurren kakak ez jasotzeak izan ditzakeen ondorioak zeintzuk diren. Ahateei jaten emateak antzeko ondorioak izan ditzake. Janaria ibaira botatzean arratoien ugalketa areagotzea ahalbidetzen ari gara; bertan dauden hondakinez elikatzen baitira. 

Ordiziako Udalak zuen ulertzea eta aholkuak aintzat hartuko dituzuela eskertu nahi dizue. 

Hona hemen seinaleen irudiak: