IRAKURKETA TAILLERRA UDAL LIBURUTEGIAN
Urte honen hasieran antolatu ditugun 6 saioetan izandako harrera ona ikusita 2012/13. ikasturterako irakurketa tailerra berriz ere antolatzeari ekingo diogu. Ekaina bitartean 8/9 saio egingo ditugu.
Gure asmoa euskaraz irakurzaletasuna bultzatzea eta irakurketa-ohitura sustatzea da, eta hori lortzeko euskal literaturaren irakurketaren alde ludikoa indartu nahi dugu. Tailer hau herriko irakurzale guztiei zabalik dago eta aukera emango digu irakurritako liburuei buruzko iritziak elkartrukatzeko.