“EMAKUMEA ETA ANTIFRANKISTA, ZIGOR BIKOITZA” HITZALDIA

hitzaldiaKorrika 18 eta Martxoaren 8ko udal programaren baitan antolatutako ekitaldia

Hurrengo ostegunean, otsailaren 28an, arratsaldeko 19:00etan Aitor Leon Nanclaresek "Emakumea eta antifrankista, zigor bikoitza" izena daraman hitzaldia eskainiko du Barrena Jauregian. Frankismoa indarrean egon zen urteetan, emakumeek errepresio berezia pairatu zuten. Alde batetik, leporatutako delituetan, eta bestetik,ezarritako zigorretan edo gizarte mailan.

Arreta berezia jarriko du hizlariak Saturrarango emakumeen espetxean eta emakume hauen seme-alaben auzian. Irudi ikusgarrien laguntzaz eta datu zientifikoetan oinarrituta hitzaldi erraza eta atsegina, gaiaren gordintasuna kotuan hartuz, antolatu dute Hitzarok eta Kimetzek.