Image
Image

‘ERRIMAK OINETAN’, DANTZA BERRIAK BERTSOEI JARRIAK

Errimak oinetanOstiralean, hilak 13, bertsolaritza oinarri duen ‘Errimak oinetan’ izeneko dantza emanaldia egingo da Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean.

Argi Berri elkarteak antolatu du ikuskaria Euskal Jaien egitarauaren barruan, Ordiziako Udalaren eta Goierriko Bertso Eskolaren laguntzarekin. Sarrerak 10 euro balio du, eta lehiatilan bertan erosi behar da.

EUSKAL JAIETAKO APARTEKO AZOKA, LANBROPEAN BAINO GIRO JATORREAN

2013-09-11 Euskal jaiak txapelduna RemiroRicardo Remirok irabazi du Ordiziako 40. Gazta lehiaketa, eta Bergarako Bolintxo okindegiak 7.500 euro ordaindu ditu gazta erdiarengatik

Xirimiriak nahi bezalako goiz giroa ez izatea baldintzatu badu ere, giro jatorrean ospatu da gaur Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. Asteazkenoroko azokaz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa, Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa, eta nola ez, Artzainek Latxa Ardi-Esnez egindako 40. Lehiaketa ere izan dira gaur Ordizian.

IRAILAREN 15EAN, OIANGUKO EGUNA

2013-09-15 Oianguko ErromeriaOrain hamarkada batzuk egiten zen festa berreskuratu du udalak

Euskal Jaietako egitarauari bukaera emanez, irailaren 15ean Oianguko eguna ospatuko da. Ekimen hori antolatuta, orain hamarkada batzuk egiten zen festa berreskuratu du Ordiziako Udalak hainbat elkarteren laguntzarekin.

Plaza Nagusitik 10:00etan abiatuko den ibilbide didaktikoarekin emango zaio hasiera egunari. 11:30ean haur jokoak izango dira (Altxorraren bila, Abentura parkea eta eskalada gunea), eta 13:30ean bertsolarien saioa izango da. Segidan herri bazkaria egingo dute bildutakoek, eta egunari Amets Bide taldekoen dantza saioarekin emango diote bukaera arratsaldean.

IGANDEAN, JUBILATUEN BAZKARIA

Datorren igandean, hilak 8, Ordiziako jubilatu eta pentsiodunek egun handia dute.

Euskal Jaien barruan, urteko bazkaria egingo dute Beti-Alai pilotalekuan. 14:15ean elkartuko dira frontoian, eta bazkalondorenean dantzaldia izango dute orkestra batek girotuta.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image