2013-01-15 Ipuin kontalariaGaur izango da lehena, eta hurrengo biak hilaren 23an eta 28an

Ordiziako Udal Liburutegiak hiru ipuin kontaketa saio antolatu ditu urtarrilerako. Gaur asteazkena, hilak 15, izango da aurrenekoa, eta hurrengo biak datozen bi asteetan, hilaren 23an eta 28an. Kontalari lanetan Mertxe Aizpurua ordiziarra ariko da, eta saio guztiak 17:30ean izango dira, liburutegian bertan. Lau eta bederatzi urte arteko haurrei zuzendutako saioak dira.