Image
Image

BASERRITARREZ JANZTEKO DEIA

2013-09-11 Euskal jaiakAmets Bide taldeak euskal jantziei buruzko hitzaldi bat antolatu du hilaren 9rako

Amets Bide taldeak herritar guztiak animatu nahi ditu Euskal Jaietan baserritarrez janztera, eta horri lotuta, 7 ezberdintasunen jokoa erabiliz, 'Nolako Euskal Jaiak nahi dituzu?' galdera proposatu du. Argazki banarekin egin dute jokoa: batean, zazpi herritar ageri dira kalekoz jantzita, eta bestean, herritar berak baserritarrez jantzita. Herritarren artean zer pentsatua jartzeko ekimen bat da.

LARUNBATEAN, KUADRILLEN ARTEKO HERRI KIROLAK

2013-09-05 Herri kirolak emaneurre trontzaHirugarren urtez antolatu du txapelketa Emaneurre taldeak

Euskal Jaiei hasiera emanez, datorren larunbatean, hilak 7, Emaneurre taldeak antolatutako Kuadrilla arteko III. Herri Kirol Txapelketa jokatuko da Plaza Nagusian, 17:30ean. Hamalau kuadrilla ariko dira nor baino nor, eta finala 21:00ak aldera izango da. Orain hiru urte hasi zen Emaneurre Realaren lagunartea txapelketa antolatzen, Ordizian herri kirolen inguruan zegoen hutsunea bete asmoz.

ORDIZIAKO DANBORRADA 100 URTE- ZOZKETAREN EMAITZAK

201307291207545292 lagunentzako 16 dastaketa menuen zozketaren zenbaki sarituak

Gaur goizean Udaletxeko Batzar Aretoan 16 sariren zozketa egin da, eta hauxek dira saritutako zenbakiak:

1. Saria. Arzak Jatetxea (Donostia) 20.062
2. Saria. Akelarre Jatetxea (Donostia) 22.989
3. Saria. Martin Berasategi Jatetxea (Lasarte) 19.053
4. Saria. El mirador de Ulia Jatetxea (Donostia) 23.077

OHARRAK: "ANTORTXEROAK" ETA "MATUTINA

1980 mATUTINA 004REDDanborradaren argi-zuri eramaileak (Antortxeroak)

Jai Batzordeak deialdi berezia egiten du Danborradan argi-zuzi emaile bezala parte hartzeko. Interesaturik dauden guztiak asteazken honetan , hilaren 24an, agertu behar dira Bustuntza auzoan, gaueko 9:00etan, praka edo gona urdinez (iluna)

Goizaleko danborrada-matutina

Goizaldeko danborradan (Matutina) parte hartu nahi dutenei adierazten zaie barrilak eta danborrak, ostegunean, hilaren 25ean, banatuko direla gaueko 9:00etan Udaletxeko arkupetan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image