Image
Image

UDAL AHOLKU BATZORDEAREN BILERA ASTEAZKENEAN

Kultura Delegazioak Udal Kultura Aholku Batzordearen bilera deialdia luzatu du datorren asteazkenerako, arratsaldeko 19:00etan D'Elikatuz gunean.

Aztertuko diren gaiak segidakoak izango dira:

            - 2015-2019 Kultura Udal Aholku Batzordearen eraketa

            - Aholku Batzordearen bultzada; hobetzeko proposamenak; Egutegia

            - 2015eko aurrekontua

            - 2016ko aurrekontua / Proposamenak

            - 2015eko Dirulaguntzak

            - Kultur eragile, talde eta elkarteekin bilerak

            - Norberak lekarkeena

ABESBATZEN KONTZERTUAK PARROKIAN ASTELEHENEAN ETA OSTEGUNEAN

Urriak 26, astelehena: CENTRAL WASHINGTON UNIVERSITY CHAMBER CHOIR (20:00 H.)

Urriak 29, osteguna: Norvergiako Cantus abesbatza (Parrokian – 20:00 h.)

 

Datozen egunetan, Ordiziako Eliz Parrokian eta Ordiziako Kultura sailak antolatuta, Parrokiaren eta Tolosako Ekinbide Etxearen (CIT) laguntzaz, bi abesbatzeen kontzertuak izango dira entzungai.

Berriro ere Ordizia eta Goierriko  musikazaleak kultura tradizio desberdinetako ahots-taldeak,  Estatu Batuetako eta Norvergiako ahotsak entzuteko aukera izango ditu, kalitate handiko abesbatzak hain zuzen ere.

Musika eta kultura tradizio ezberdinetako abesbatzak datozte aurten Ordiziara. Alde batetik Estatu Batuetako ahotsak Washington Central University helduen taldearekin eta bigarren kontzertuan ahots zuriak entzungo dira Ordiziako Eliz parrokian, Norvergiatik etorriko den Cantus emakumeen abesbatza, hain zuzen.

Ezbairik gabe, aurtengo edizioak musikazale askok erakarriko ditu Ordiziako Parrokira.

Kontzertuen egunak hauxek dira:

-          Urriak 26, astelehena: CENTRAL WASHINGTON UNIVERSITY CHAMBER CHOIR (Parrokian – 20:00 h)

-          Urriak 29, osteguna: Norvergiako Cantus abesbatza (Parrokian – 20:00 h.)

URDANETA ETA ITZULBIDAIA ZIKLOAK JARRAITZEN DU OSTIRALA HONETAN BARRENAN

 Guillermo Roak Munduko irudia poltsikoan hitzaldia eskainiko digu.

Ostiral honetan,  Ordiziako Barrena jauregian, arratsaldeko 19:00etan, Urdaneta, itzulera bidaia. 450 urte zikloaren barruan, Guillermo Roak Munduko irudia poltsikoan hitzaldia eskainiko digu.

Munduko irudia poltsikoan: kartografia, matematika eta historia uztartuko ditu hitzaldiak. Urdanetaren tornabidaiaren aitzakiarekin, hainbat istorio erakutsiko ditu, mapak eta historia lotzen dituenak, eta kasu batzuetan matematika ere tartekatzen duena. Tordesillaseko ituna, Lurraren forma, longitudearen problema eta adibidez, arkitektuen erronka Washington hirian mezkita bat eraikitzeko... Jakin nahi duzu zein den munduko tokirik onena musulmandarrek otoitz egiteko? Hitzaldian izango da erantzuna.

ORDIZIARROCK XII, GOIERRIKO MUSIKARIEN HAUSPO

Herriko gune desberdinetan 14 talde entzungai dira

Hamalau taldeek eta 70 musikari baino gehiago ekarriko ditu egunotan, atzotik igandera, Ordiziara Ordiziarrock ekimenak. Urtero legez, gustu eta adin guztietarako kontzertuak ematen ari dira herri osoan banatuta.

Hala, herriko eta inguruko hainbat talde ari dira, jaialdiaren filosofia horixe baita, bertako musikariei jotzeko aukera ematea. Dena den, Ordiziatik kanpo etorritako talde ezagunak ere badira: Fiacras, La Brigada del Vizio, The Romanticos, Broken Brother Brass Band, Revolutionary Brothers, Colapso eta Flitter.


 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image