Zentroak ostiralean ospatuko du bere 10. urtebetetzea,pintxo lehiaketaren finala barne

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroak 10 urte bete ditu eta urtean zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu hori ospatzeko, hala nola, “D´elikatuz Gauez”, gastronomia, musika eta zentroko bisita uztartu zituen ekimena, Euskolabel eta Jatorri Izendapeneko produktuekin egindako pintxo poteak hilabeteko lehen asteazkenetan, Basque Culinary Center-en eskutik sukaldaritza ikastaroa eta Goierriko Ikastetxeen artean bertako eta garaiko produktuekin egindako Euskolabel pintxoen lehiaketa. Lehiaketaren finala ostiral honetan, urriak 16, Ordiziako Plaza Nagusian 18:00etan ospatuko den D´elikatuz Zentroaren 10. urteurreneko jaian izango da.

 

Ekitaldiaren programa ondorengoa izango da:

  • 10. urteurrenaren baitan Goierriko Ikastetxeetan antolatu den Euskolabel  produktuekin egindako pintxo lehiaketaren finala. Talde irabazleak hiru pertsonentzat Basque Culinary Centerrek gaztetxoentzat antolatzen dituen Udako egonaldia izango da, Hazi korporazioaren eskutik. 
  • Ostiraletako azokako postuakbertan izango dira. Hain zuzen, Pintxo lehiaketan azokako produktuak erabiltzea positiboki baloratuko du epaimahaiak.
  • Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideek Idiazabal gazta pintxoak salduko dituzte1€tan. Ateratzen dena, ASPANOGI (Gipuzkoako  haur minbizidunen gurasoen elkartea) elkartearentzat izango da. Elkarte honek bere postutxoa jarriko du bertan.
  • OrdiziaRockegun horietan denez, antolatzaileek espreski ekimen honetarako ateratako Egurrock garagardoa zerbitzatuko da. Honez gain, Broken Brothers Brass Band taldeak Ordiziako Plazan hasiko du 19.00tan herrigunean zehar jarraituko duen saioa.
  • Goierriko museo eta interpretazio zentroek haur eta helduei eskainitako tailerrakantolatuko dituzte . Bertan izango dira: D´elikatuz Zentroa (Ordizia), Gaztaren Interpretazio Zentroa (Idiazabal), Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi), Gipuzkoako Parketxe Sarea:Barandiaran Museoa (Ataun)/ Anduetza Parketxea (Zegama), Ardixarra Etxea Erdi Aroko interpretazio Zentroa (Segura), Zerain Parke kulturala (Zerain) eta Igartza Monumentu Multzoa (Beasain).