Hip-hip Urri! ekimena Donostian sortu da, beste hiri batzuetan ospatzen den October Children europar proiektuan oinarrituta.

6-14 urte bitarteko haurren eta beraien familien aisialdira eta kultur kontsumora bideratuta dago, eta urriko asteburuetan egingo da.
Donostiako kultur eskaintza zabala aintzat hartu eta harekin koordinatuz, kultur erakunde, instituzio eta pertsonen arteko lankidetza artistiko eta profesionala sustatzea du helburu. Besteak beste, Hip-hip Urri! ekimenari esker, eskaintza zabal hori doan izango da urrian adingabeentzat. Ekimenean interesa duten kultur espazio guztiek dute Hip-hip Urri!-n parte hartzeko aukera: museoek, arte-galeriek, liburutegiek, antzerki-taldeek, kultur ondarearen espazioek, interpretazio-zentroek... Jarduera horien bidez, adingabeen eta euren familien artean kultur kontsumorako ohiturak sustatu nahi dira.

Aurreko urteetan jasotako partaidetza datu positiboek arrakastatsu bilakatu dute ekimena, eta antolatzaileok pozik gaude aurten Donostiako mugak zeharkatu eta Goierriko eskualdea batu dela ikusteaz.

2013an sorrera izan zuen ekimen honen hirugarren ekitaldia da aurtengoa. Helburua, familian, guztiok elkarrekin, kulturaz gozatuz ondo pasatu eta ikasteko aukera eskaintzea. Helburu komun honekin,  Goierrin hainbat erakunde, udalerri eta kultur gune/talde elkartu dira, urriko asteburuetan, kolore oso desberdinak dituzten hamaika ekintza eskaintzeko, Ordiziako kasuan hauexek dira eskainiko diren ekintzak:

 

HIP HIP HURRI! Ekimena Ordizian / Familian kultura partekatzeko hilabete bat.

            - Urriak 3-10-17. 17:30 /  Plaza Nagusian. MUXIKO IKASTAROA Dantza tailer irekia. Antolatzailea: Amets Bide Elkartea.

            - Urriak 4-11-18-25. 11:30 h. / mARTa Tienda taller. GURE ESKUEKIN. Taller abierto (creando)

            - Urriak 3-24. 11:00 h. Udal Liburutegian.IPUINAK FAMILIA ARTEAN. Ipuin kontaketa. (Mertxe Aizpurua)

            - Urriak 3-10-17-24-31. 10:00 / 16:00 Barrenan. FAMILIA ARTEAN ANTZERKIAN. Antzerki tailerra. Antolatzailea: Urrup Antzerki Taldea.

            - Urriak 11-25. 12:00 h. / D’Elikatuz gunean. DELIKATUZ MOKAU BATEAN. Tailerra.

 

. Hip-hip URRI!, October Children´s Month Europar egitasmoaren parte da Holanda eta Berlinekin batera. Erronka sarera herrialde gehiago batu eta zabaltzen joatea da, europako biztanle eta herrien arteko hartu-emanak bultzatuz eta sakonduz.

 “Hip-hip URRI! etorri eta mugitu zure ipurdi!”