ITZULIAN BOLUNTARIO MODUAN LAN EGITEKO DEIA

2014-03-24 itzulia Datorren ostegunean, hilak 27, bilera bat egingo da Barrenan, 19:00etan

Euskal Herriko itzuliko lehen etapa eta bigarrenaren irteera antolatzen ari den batzordeak, boluntario moduan lan egin nahi duten ordiziar eta goierritar guztiei deia egiten die ostegunean, hilak 27, arratsaldeko 19:00etan Ordiziako Barrena jauregian egingo den bilerara. Itzuliari buruzko informazio guztia: www.itzulia.net

‘GOIERRIKO 7 ORDUAK’. ARGAZKI GALERIA

2014-03-23 7orduak Kirol ekitaldia bikain atera da, eta negu giroari aurre eginez, jende ugari inguratu da Ordiziara ikuskizunaz gozatzera

Zazpi orduan kirola etenik gabe, jendea pilotalekutik sartu-irtenean, bikaina izan da atzo Ordizian egin zen 'Goierriko 7 Orduak' kirol ekitaldia. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jende asko inguratu zen ikuskizun honekin gozatzera, zenbait unetan frontoia txiki utziaz. Ikusleak jator, kirolari eta parte-hartzaileak gogotsu, eta antolaketa primerakoa. Kontuan hartzekoa Emaneurre taldeak egindako lana. Gogoan hartzekoa 2014ko martxoaren 22a.

‘GOIERRIKO 7 ORDUAK’. PROBEN ORDUTEGI ZEHATZA

2014-03-20 g7o Larunbatean izango da kultur eta kirol ikuskizuna, 17:00etatik 00:00etara

Larunbat honetan, hilak 22, jokatuko da Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan eta haren inguruetan 'Goierriko 7 Orduak' kultur eta kirol ikuskizuna. Bihar hasiko dira muntaketa lanak, eta larunbatean dena prest egongo da etenik gabeko zazpi ordutan kirolarekin gozatzeko. Sarrera doan izango da, eta taberna zerbitzua ere egongo da. Ordizian elkarteak, Ordiziako Ostalariek eta Emaneurrek errifak ere atera dituzte ekitaldia diruz laguntzeko, eta euro batean salduko dituzte. Ordizian elkartean trukatzeko erosketa txartela eta dastaketa menuak zozkatuko dituzte. 'Goierriko 7 Orduak' Emaneurre taldeak antolatu du, Ordiziako Udalarekin lankidetzan. Hona hemen larunbateko proben ordutegi zehatza.

‘EUSKAL HERRIKO ITZULIA ORDIZIAN. 1974-2014’ ARGAZKI ERAKUSKETA

2014-03-20 erakusketa Barrenako ezkaratzean dago ikusgai berrogei argazki historikoz osatutako erakusketa

'Euskal Herriko Itzulia Ordizian. 1974-2014' argazki erakusketa zabalik dago atzodanik Barrena kultur etxeko ezkaratzean, eta apirileko lehen asteburura arte egongo da ikusgai. Denera 40 argazki inguru daude, Jeromino Ortizek eginak. Argazkien bilketa lana, berriz, Iñaki Azanza ordiziarrak egin du. Garaiko txirrindularien eta lasterketaren irudiez gain, Jakintza dantza taldearen eta Laguntasuna Errondailaren irudiak ere biltzen ditu, besteak beste.