Image
Image

ABENDUAREN 24 ETA 31N EZ DA HONDAKIN BILKETARIK IZANGO

2014-12-18 ontziakGarbiguneko larrialdi gunean ez ezik, hilerri ondoko aparkalekuan jarriko diren edukiontzi horietan utz ditzateke herritarrek ontzi arin eta plastikoak

Abenduaren 24 eta 31 gauean, Eguberri bezpera eguna eta Urte Zahar eguna, ez da hondakin bilketarik izango. Asteazkenero bezala, bi egun horiek ontzi arinak eta plastikoa ateratzeko egunak dira, eta bi egun horietan Sasietak ez du ohiko bilketa egingo. Ordiziako Udalak, herritarrei erraztasunak emate aldera, ontziak eta plastikoak utzi ahal izateko edukiontzi horiak jarriko ditu San Joan auzoan, hilerri ondoko aparkalekuan. Horrez gain, Garbiguneko emergentziazko bilketa gunera ere jo dezakete herritarrek.

ROBERTO BERMEJOREN SAIOAREKIN HASIKO DA HILAREN 11N MUGIKORTASUN IRAUNKORRARI BURUZKO HITZALDI ZIKLOA

2014-12-04 bermejoEHUko irakaslea erregai fosilen agortzearen ondorioei buruz ariko da Barrenan, 19:00etan

Ordiziako Udaleko Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko delegazioak mugikortasun iraunkorrari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu du. Saio hauen helburua mugikortasun iraunkorra zer den, eta herri eta hirietan nola txerta daitekeen azaltzea da. Lehen hitzaldia datorren ostegunean, hilak 11, izango da Barrenan, 19:00etan. Bertan, Roberto Bermejo EHUko Ekonomia Iraunkorreko irakasleak 'Combustibles para un transporte sostenible' ('Garraio iraunkor baterako erregaiak') hitzaldia egingo du, gazteleraz.

IDOIAGA PLAZAKO ZEBRA BIDEAN PIBOTEAK JARRI DIRA OINEZKOEN SEGURTASUNA BERMATZEKO

2014-12-04 idoiagaIbilgailuek zebra bidean bertan bira ematea eragotzi nahi da neurri honekin

Buztuntzako auzoko Idoiaga plazako zebra bidean bost pibote jarri dira oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, neurri horrekin ibilgailuek zebra bidean bira ematea eragotzi nahi da, izan ere, dagoeneko pare bat harrapatze gertatu baitira eremu horretan. Beira jasotzeko edukiontzia momentuz bere horretan mantenduko da.

FILIPINAK KALEKO 17. ZENBAKIAREN PAREKO APARKALEKUAK BIDEZ ESKUIN ALDERA JARRIKO DIRA

2014-11-27 filipinakGaur egun ezker aldera daude aparkalekuak, eta neurri honekin ibilgailuen abiadura murriztea lortu nahi da

Ordiziako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Filipinak kaleko 17. zenbakiaren parean dauden aparkalekuak lekuz mugituko dira datorren astean, zebra bidetik zebra biderako tartean daudenak. Gaur egun, aparkalekuak bidez ezkerrera daude, eta aldaketa honekin, bidez eskuin aldera jarriko dira aparkalekuak. Aldaketa honen helburua San Joan auzotik herrigunera sartzen diren ibilgailuen abiadura moteltzea da. Udaltzaingoak kexu ugari jaso ditu autoen abiadura dela eta, eta neurri hau hartzeko erabakia hartu du.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image