Image
Image

Bihar zabalduko da Gaztelekua

GaztelekuaOrdiziako Gaztelekuak bihar irekiko ditu ateak. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako zerbitzua da; bertan, aisialdiaz gozatu, esperientzia berriak eta afizio berriak ezagutzeko. Lukusain plazan dago kokatuta eta larunbatetan, 17:00-19:00 (12 eta 14 urte bitarteko gazteak, DBH1 eta DBH2), 19:00-21:00 (15 eta 17 urte bitartekoak, DBH3 eta DBH4), eta igandeetan adin guztientzako irekia egongo da, 16:30etatik 20:30etara. Zerbitzu hau ekaina bitartean eskainiko da. 

Informazio gehiago: 688 805 705, 943 80 56 34 (gazteria saila) edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Hemen duzue atxikita izen-emate orria:

izenematea bilingue Gaztelokala 2019 2

GAZTE DIAGNOSTIKOA EGITEKO PARTE-HARTZERA DEITU DU UDALAK

Gaztedia Plana definituko da gero

Ordiziako udalak gazte diagnostikoa martxan jarri du. Ikerketa honekin Ordiziako 16-29 urte bitarteko gazteen errealitatearen ezagutza handitu nahi da, horrela gazte politiken deseinua bideratuz. Honen berri eman dute Jose Miguel Santamaria alkateak, Bittor Bolinaga Gaztedi zinegotziak, Koro Ruiz teknikariak eta lana egiteko ardura hartu duen Zuriñe Romeo EDE fundazioko ordezkariak.

Zehazki honakoa bilatzen da:

•         Ordiziako gazteen ezaugarri sozioekonomikoei buruzko informazio kuantitatibo eta kualitatiboa jaso eta gai ezberdinen inguruan (enplegua, aisialdia, hezkuntza, osasuna…) dauzkaten interes, beharrizan eta eskaerak jaso.

•         Herrian gazteei zuzendutako errekurtso eta ekimen publiko zein pribatuei buruzko datuak jaso.

•         Gazteriari zuzendutako errekurtso, programa eta politiken diseinurako orientazio eta estrategiak identifikatu interesa duten eragile sozial ezberdinei zabaltzeko asmoaz.

Online galdeketa, elkarrizketak, eztabaidak eta mintegia

OIANGU NATUR ESKOLA MARTXAN DAGO BIGARREN URTEZ

Aurten programa ikasle gehiagoei zuzenduta dago eta 540 haurrek hartuko dute parte

Pasa den urtean hasiera eman zitzaion Oiangu Natur Eskola proiektuari jarraipena eman zaio  udaberria honetan ere. Aurten gainera eskaintza zabaldu egin da eta Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoez gain 2. zikloko haurrak ere parte hartzen ari dira.

Aranzadi Zientzia Elkarteak Ordiziako Udalaren laguntzarekin sortutako proiektu honetan 8 eta 12 urte bitarteko Ordiziako ikastetxeetako haurrak Oiangura igotzen dira Aranzadiko begiraleekin, bertan egun osoko jarduerak aurrera eramaten dituzte. Jarduerak bereziki dinamikoak dira, non ikasleek naturarekin hartu-eman zuzena izaten duten Oianguko altxor eta bitxikeriak ezagutzen dituzten bitartean. Azken finean, era dibertigarri batean haurrei bertako natura erakustea eta honekiko errespetuzko jarrerak bultzatzea da proiektu honen helburu nagusia.

Apirilean hasi zen proiektu hau maiatzaren 30ean bukatuko da eta denera, herriko ikastetxeetako 540 umeek parte hartuko dute.

MARTXAN DA ORDIZIAN GOIERRI OSOARENTZAT KULTURA DIGITALAREN ASTEA

Erabilera ona, sorkuntza eta gaitasun digitalak garatzea da helburua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuari eta Kode Eskolari esker Ordizian, martxoaren 9tik 15era, Kultura Digitalaren astea martxan jarriko da. Ordiziako Udaleko Gazteria Sailarekin elkarlanean egingo dira ekintzat eta jarduerak.

Ekintza eta jardueren eskaintza zabala antolatu da datozen egunotarako. Gaur hasita eta martxoaren 14ra arte, adin tarte guztietakoek,  familiek baita haur, nerabe eta gazteekin lana egiten duten profesionalek ere hainbat gaien inguruan hausnartzeko eta trebatzeko aukera izango dute.

Ekimenak KULTURA DIGITAL@: erabilera ona eta sorkuntza”goiburua du. Aste honen helburua da haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta barneratze digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image