Gaztedia Plana definituko da gero

Ordiziako udalak gazte diagnostikoa martxan jarri du. Ikerketa honekin Ordiziako 16-29 urte bitarteko gazteen errealitatearen ezagutza handitu nahi da, horrela gazte politiken deseinua bideratuz. Honen berri eman dute Jose Miguel Santamaria alkateak, Bittor Bolinaga Gaztedi zinegotziak, Koro Ruiz teknikariak eta lana egiteko ardura hartu duen Zuriñe Romeo EDE fundazioko ordezkariak.

Zehazki honakoa bilatzen da:

•         Ordiziako gazteen ezaugarri sozioekonomikoei buruzko informazio kuantitatibo eta kualitatiboa jaso eta gai ezberdinen inguruan (enplegua, aisialdia, hezkuntza, osasuna…) dauzkaten interes, beharrizan eta eskaerak jaso.

•         Herrian gazteei zuzendutako errekurtso eta ekimen publiko zein pribatuei buruzko datuak jaso.

•         Gazteriari zuzendutako errekurtso, programa eta politiken diseinurako orientazio eta estrategiak identifikatu interesa duten eragile sozial ezberdinei zabaltzeko asmoaz.

Online galdeketa, elkarrizketak, eztabaidak eta mintegia

Gazteriari lotutako ekintzak esparru ezberdinetan batzen dituen gazteriari lotutako Europar Estrategia 2020an oinarrituta (hezkuntza eta trebakuntza, enplegua eta ekintzailetza, osasuna eta ongizatea, parte hartzea, boluntariotza ekintzak, kultura eta sormena, gazteria eta mundua eta esku hartze soziala) herriko gazteen errealitatean sakondu nahi da ikuspegi multidimentsional batetik abiatuta.

Estrategia metodologiko kuantitatibo eta kualitatibo ezberdinak zabalduko dira: eragile esanguratsuei elkarrizketa, giza eragileei inkesta, gazteei zuzendutako online galdetegia, gazteekin talde eztabaidak eta mintegi bat inplikatuta dauden pertsonekin.

Dinamika eta teknika parte hartzaileen bitartez herriko gazteen inplikazioa lortu nahi da. Gazteek sare sozialen bitartez zabalduko den online galdetegia erantzun dezakete eta baita antolatuko diren hiru talde eztabaidetan parte hartu ere. Talde hauek adinaren arabera antolatuko dira, ikerketan aztergai dagoen gazteria (16tik 29ra) oso heterogeneoa baita eta beraz ikuspegi espezifikoa eskaini behar zaie.

Proiektu honek beste aukera berri bat eskaintzen du gazteengana hurbiltzeko. Beharrezkoa da Ordiziako gazteen ahotsa entzutea, berain iritziak, beharrizanak, kezkak edo gogoak zeintzuk diren jakitea. Eta batez ere udala eta gazteen arteko komunikazio bideak indartzea, beraien errealitatera egokitzen diren formulak bilatuz.

Gazte diagnostikoa uztailaren amaierarako egotea espero da, horrela iraila eta urrian zehar etorkizunari begira ezarri beharreko lan ildoak landuko direlarik. Udal ordezkariek prozesuan parte hartzeko deia egin diete herriko gazteei. Euren interesak, beharrak edota zalantzen inguruan iritzia emateko aukera izango dute; baita aisialdia, enplegua, ekintzailetza eta emantzipazioaz eta baliabideei, zerbitzuei edo programei buruz ere hitz egitera deitzen zaie.

Interesa duenak kontaktuan jar daiteke dagoeneko hauetako korroeren batera idatzita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..