Bi tailer antolatu dira argazkigintza eta sare sozialen erabileraren inguruan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritza eta herrietako Nerabeentzako Zerbitzuetako hezitzaileak nerabeekin lanean ari dira herritartasun digitalaren gaia jorratzen; eta Instant1ean proiektua sortu dute. Oinarri pedagogikoa duen egitasmoa da, eta ikasturte honetan informazioko eta komunikazioko teknologietan nerabeek dituzten zalantza, eskubide, betebehar eta jokabide egokiei buruz ari dira.

Hezitzaileak hainbat tailer eta dinamika egiten ari dira Gipuzkoa osoko gaztelekuetan. Batetik, ezagutza digitalekin zuzenean lotura duten gaiak dira eta, bestetik, balio hezitzaileak ere jorratzen dira zeharka, esate baterako, segurtasuna sarean, portaera egokiak, berdintasuna eta besteekiko errespetua nola zaindu.

Horregatik, iritsi da ikasitakoa eta bizitakoa praktikan jartzeko unea. Ordizian tailer bat antolatu da gazteek beraien irudimena lantzeko argazkien bitartez, Instant1ean proiektuaren barnean. Argazkia erakargarria eginez, nerabeek beren arteko harremanak azaltzeko, ekiteko moduak aurkeztuko ditugu tailer honetan.

Argazkietan irudimena nola landu daitekeen azalduko da, modu praktikoan, eta aplikazio berriak eta trukoak irakatsiko dira. Ostiralean, martxoaren 18an izango da, 19:15etan Gaztelekuan.  13  eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta mugikorrak eraman behar dira.

Gurasoentzat saioa ere izango da. Isntant1ean proiektua azalduko zaie, zer egin den orain arte eta zer den. Gizarte‐sareei eta nerabeei buruzko hitzaldia eskainiko zaie. Arriskuak eta aukerak, kontsumoak eta erabilerak landuko dira, besteak beste. Saioa leku eta egun Berean izango da, baina 18:00etan.