GIZA ESKUBIDEEN INGURUKO ON-LINE IKASTAROA ETA PALESTINARA BIDAIATZEKO AUKERA

2014-02-13 palestina Nazioarteko Elkartasuna GKEak deituta, informazio bilera bat egingo da datorren astelehenean Barrenan

Nazioarteko Elkartasuna Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Palestinako herrialde okupatuen giza eskubideen inguruko on-line ikastaro bat antolatu du. Kurtso honen bitartez, Palestinako lurraldeetan Israelgo gobernuaren eskutik bizi duten giza eskubide zapalkuntza egoera hurbildu nahi diete Gipuzkoako gazteei, bertako errealitatea ezagutzera emanez eta ikuspuntu kritikoa landuz.

On-line ikastaroa 30 ordukoa da, eta 5 orduko saio presentziala ere zango du Donostiako GKEko bulegoan. Ikastaroa otsailaren 24tik martxoaren 15era izango da. Formazio honetatik hautatuko diren gazteek Palestinara bidaiatzeko aukera izango dute martxoaren 20tik 24ra. Izena emateko epea otsailaren 21ean bukatuko da.

Telefonoa: 944 79 22 58 (Izarne)
Sarean (Gazteleraz bakarrik): http://cursos.sol-inter.org/cursos/curso/?id=41&title=Dise%C3%B1a-tu-compromiso-con-los-Derechos-Humanos-en-los-Territorios-Palestinos-Ocupados

Informazio bilera hilaren 17an
Honi buruz argibide gehiago izateko, datorren astelehenean, otsailaren 17an, bilera informatibo bat egingo da Ordizian, zalantzak eta informazio zehatza jaso ahal izateko.

Non:Barrena Kultur Etxean
Eguna: otsailaren 17an, astelehena
Ordua: 18:00etan
Gela: Bertsolaritza eskolan

Bilerara etortzeko asmoa izanez gero, asistentzia baieztatzea eskatzen da: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Info+: cursos.sol-inter.org