ORDIZIAKO GAZTELEKUAREN IZEN ETA LOGO LEHIAKETA

168 5fa21cd9e0d2531a2f1dfdffbab46f70 sLanak aurkezteko epea abenduaren 21ean bukatuko da

Ordiziako Gaztelekuaren izen eta logo lehiaketa martxan da dagoeneko. Hamabi eta hamazazpi urteen arteko Ordiziako nerabeek har dezakete parte, baita Ordiziako ikastetxeetan ikasten duten nerabeek ere. Lehiaketa, hala ere, bi adin tartetara zuzenduko da (12-14 urte eta 15-17 urte), eta saria ere ezberdina izango da. Lanak aurkezteko epea abenduaren 21ean bukatuko da.

ORDIZIAKO GAZTELEKUAK LARUNBATEAN EKINGO DIO IKASTURTE BERRIARI

168 5fa21cd9e0d2531a2f1dfdffbab46f70 s

Ordiziako Udalak bi urterako esleitu berri dio gaztelekuaren kudeaketa Horbel kooperatibari

Lukusain plazan dagoen Ordiziako Gaztelekuak larunbat honetan, hilak 9, ekingo dio ikasturte berriari. Hasiera modura, irekiera festa egingo da larunbatean 18:30ean, eta igandean futbolin eta ping-pong lehiaketa jokatuko da. Gaztelekuak ordutegi berria izango du 2013-2014 ikasturtean: larunbatetan (17:00-21:00) eta igandeetan (16:30-20:30).

ORDIZIAKO GAZTETXEAREN URTEURREN EKITALDIAK AZAROAN

2012-10-31 Prentsaurrekoa GaztetxeaEra askotako ekintzak antolatuko ditu Ordiziako Gazte Asanbladak ostiralean hasita

Ordiziako Gaztetxeak haren urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu azarorako, Ordiziko Gaztetxek 27+1 urte lemapean. Iazko udazkenetik Milagrosa eraikinean dago Ordiziako Gaztetxea, eta huraxe izango da ekitaldi gehienen topagunea. Era askotako ekitaldiak izango dira: auzolana, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak...

BIHAR IREKIKO DA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO UDALEKUETAN IZENA EMATEKO EPEA

portadaudalekuakMartxoaren 24ra arte egongo da zabalik

Bihartik hasita eta hilaren 24ra arte posible izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen udalekuetan izena ematea. Ondoren, apirilaren 11an, ostegunean, jasotako izen guztiekin zozketa egingo dute. Udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko umeei daude zuzenduta.