Bihar zabalduko da Gaztelekua
Ordiziako Gaztelekuak bihar irekiko ditu ateak. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako zerbitzua da; bertan, aisialdiaz gozatu, esperientzia berriak eta afizio berriak ezagutzeko. Lukusain plazan dago kokatuta eta larunbatetan, 17:00-19:00 (12 eta 14 urte bitarteko gazteak, DBH1 eta DBH2), 19:00-21:00 (15 eta 17 urte bitartekoak, DBH3 eta DBH4), eta igandeetan adin guztientzako irekia egongo da, 16:30etatik 20:30etara. Zerbitzu hau ekaina bitartean eskainiko da.
Informazio gehiago: 688 805 705, 943 80 56 34 (gazteria saila) edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Hemen duzue atxikita izen-emate orria: