Aurten programa ikasle gehiagoei zuzenduta dago eta 540 haurrek hartuko dute parte

Pasa den urtean hasiera eman zitzaion Oiangu Natur Eskola proiektuari jarraipena eman zaio  udaberria honetan ere. Aurten gainera eskaintza zabaldu egin da eta Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoez gain 2. zikloko haurrak ere parte hartzen ari dira.

Aranzadi Zientzia Elkarteak Ordiziako Udalaren laguntzarekin sortutako proiektu honetan 8 eta 12 urte bitarteko Ordiziako ikastetxeetako haurrak Oiangura igotzen dira Aranzadiko begiraleekin, bertan egun osoko jarduerak aurrera eramaten dituzte. Jarduerak bereziki dinamikoak dira, non ikasleek naturarekin hartu-eman zuzena izaten duten Oianguko altxor eta bitxikeriak ezagutzen dituzten bitartean. Azken finean, era dibertigarri batean haurrei bertako natura erakustea eta honekiko errespetuzko jarrerak bultzatzea da proiektu honen helburu nagusia.

Apirilean hasi zen proiektu hau maiatzaren 30ean bukatuko da eta denera, herriko ikastetxeetako 540 umeek parte hartuko dute.