ARLO SOZIOEKONOMIKOAN ERAGITEKO SAREA
Ordiziako Udalak, kontziente izanik arlo sozioekonomikoa euskara sustatzeko ukitu beharreko berebiziko esparrua dela, abian jarri zuen LANEAN egitasmoa duela hainbat urte eta herriko zenbait enpresatan euskara sustatzeko mikroplanak landu ziren. 2008ko krisi ekonomikoak egitasmoa bera eten egin zuen eta duela 2 urte Ordiziako Udalak berrartzea erabaki zuen. Izan ere, lan mundua etorkizun hurbileko erronka da euskalgintzarako, erdalduna ez ezik, erdalduntzailea ere badelako.
Horrenbestez, egitasmo honek lan arloko eragileak biltzeko asmoa du eta elkarrekin euskararen erabileran eragitea da helburua. Lan arloko eragileen artean zerbitzu enpresak, industriakoak, merkataritza arlokoak eta hezkuntzakoak ere proiektu honetan batera aritzea bilatzen dugu. Izan ere, elkarri lotutako sare bat gara etengabe harremanetan diharduena eta euskara izatea nahi dugu batzen gaituena.
Egitasmoaren funtsa hauxe da:
- Lan arloa euskaraz nahi dugu: zerbitzu kalitatea bermatzeko euskara ezinbesteko elementua da, balio erantsia da.
- Lanean murgiltzen diren gazte euskaldunek euskaraz lan egiteko aukera izatea nahi dugu etenik ez egoteko orain arte egin duten bidearekin, ikasi euskaraz eta lana gaztelaniaz
- Kanpotik datozen jatorri anitzeko herritarrei erakutsi nahi diegu gure hizkuntza zer den eta lan egiteko beharrezkoa dela esan nahi diegu, Euskarak lanerako balio duela transmititu nahi diegu.
- Elkarrekin egin behar dugu: administrazioarekin batera lan munduko eragileek elkarrekin gauzatu beharreko proiektua da, komunitatean.
Egun, egitasmoa aurrera eramateko lan mahai bat dago abian. Lan mahai honen lana LANEAN egitasmoaren oinarriak jartzea izan da orain arte eta aurrera begira sustapena egitea izango du helburu. Honako erakundeek osatzen dute lan mahaia: Ikaslan, Goierri Eskola, Orkli, Eroski, Goieki Garapen agentzia, Ordizian Merkataritza Elkartea eta Udala.
Hori horrela, hitzarmen kolektibo batean parte hartzera gonbidatu nahi dira Ordiziako lan mundua osatzen duten eragile guztiak. Hitzarmen horren helburua euskararen aldeko urratsak egitea izango da eta erakunde bakoitza bere errealitatetik egin ditzakeen urratsak egitera animatuko dugu. Hitzarmenak, besteak beste, honako konpromisoak jasoko ditu:
- Enpresak LANEAN programarako solaskidea izendatzea.
- Enpresako hizkuntza-egoeraren diagnostiko arina egitea.
- Urterako egitasmoa zehaztea eta bertan, gutxienez, ekintza berri bat jasotzea: webgunea euskaraz jartzea, errotulazioa edo dokumentazioa euskaratzea, langileen artean euskararen erabilera sustatzeko ekintzaren batean parte hartzea, euskararen ezagutza sustatzea…
- Hitzarmen kideen arteko harremanetan euskara sustatzea.

Ordiziako Udalak bere aldetik lan munduan euskara sustatzeko behar diren baliabideak jartzeko eta bidea errazteko konpromisoa hartzen du hitzarmen honetan, koordinaziorako guneak eta baliabideak jartzeko. Hala nola:
- Enpresaren webgunea eta errotulazioa euskaratzeko dirulaguntza.
- Euskara ikasteko dirulaguntzak.
- Itzulpenak eta zuzenketak.
- Bileretarako itzulpena behar izanez gero, Udalaren itzulpen maleta erreserbatzeko aukera.
- Euskararen presentzia ezagutzeko diagnostiko arina egin eta ekintza plana zehazteko aholkularitza.
- Euskararen ziurtagiriei buruzko informazioa: Barra Barra, Harrobi eta Bikain.
- Eusko Jaurlaritzaren LanHitz dirulaguntzari buruzko informazioa.