Hizkuntza eskubideak

Euskara

- Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza da.

- Hizkuntza ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan, gaztelaniarekin batera.

Herritarren hizkuntza-eskubideak EAEn

  • Herritar guztiek dute euskara eta gaztelania hitzez eta idatziz ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.
  • Inork ez du kalterik jasoko hizkuntza ofizial bata edo bestea erabiltzeagatik edo ez erabiltzeagatik.
  • Ikasketak bi hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea.
  • Komunikabideetako mezuak eta abar (aldizkari, irrati, telebista…) euskaraz jasotzeko eskubidea.
  • Euskaraz aritzeko eskubidea lanbide- eta lan-jardueran eta jarduera politikoan eta sindikalean.
  • Edozein bilkuratan euskaraz egiteko eskubidea.
  • Herritarrak kontsumitzaile eta erabiltzaile diren neurrian, ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko eskubidea.

  • Autonomia Erkidegoan dauden enpresa edo establezimenduekin dituzten harremanetan, ofizialak diren bi hizkuntzetako edozein erabiltzeko eskubidea.

  • Administrazio publikoekin dituzten harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea, eta herritarrak aukeratutako hizkuntza ofizialean hartuak izatekoa.

Eskubide horiek guztiak bermatzeko, eta horrekin batera administrazioari eskatzen dizkion betebeharrak gauzatzeko, dagokion administrazioko erakunde arauemaileak arautuko du alor bakoitzerako neurri egokiak har daitezen.

Hizkuntza-eskubide horiek Udalaren administrazio eremuan bermatu ahal izateko, Ordiziako Udalak 2000 urtean Ordiziako Euskararen Udal Ordenantza onartu zuen, eta 2017an Udalaren Hizkuntza Irizpide Orokorrak. Bi dokumentu horietan jasotzen dira Udalak euskararen inguruan dituen betebeharrak.

Herritarren eskubideei buruzko argibide gehiago izan nahi baduzu honako honetara jo dezakezu: herritarren hizkuntza-eskubideei eta hizkuntzaren estatusari buruzko araudi orokorra atalera, Hizkuntza Eskubideen Behatokira, edo Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko ELEBIDEra.