ASTEAZKENEAN OSPATUKO DA GABONETAKO AZOKA
Txu-txu trenak ere bat egingo du
Datorren asteazkenean, abenduaren 28an, Eguberrietako aparteko azoka izango da Ordizian. Hau da, urtean zehar Ordiziako Udalak antolatzen dituen azoka berezietan azkena; azoka berezi hau bikaina eta salerosketan mugimendu dezentekoa izango delakoan gaude, mahaiaren inguruan ospatzen ditugun jaietarako despentsa bete ahal izateko.