'LENA', ERAKUSLEIHO HOBERENA

Imajinazioa, originaltasuna, mezuaren eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua baloratu dira

Ordizian elkarteak, Udalaren laguntzarekin, beste behin ere erakusleiho lehiaketa antolatu du Gabonetako kanpaina erakargarri baten barruan. Erabakia, Ordizian elkarteko lehendakaria, Udal sustapen eta garapeneko zinegotzia, Merkataritzako teknikaria eta herriko komunikazio eta diseinu enpresetako ordezkariak osatu duten epaimahai baten bitartez hartu da.
Epaimahaiko partaideek imajinazioa, originaltasuna, mezuaren eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua kontutan hartu dute erabakia hartzeko.

Hauek dira irabazleak:
Lehen saria 'LENA lentzeria', Andre Maria kalea.

AIAKO TXARRI TXIKI HARATEGIAK DU EUSKAL HERRIKO TXISTORRA HOBERENA

Lehiaketan 47 ekoizle aurkeztu dira

Aiako Txarri Txiki izan da Ordizian irabazle asteazken honetan ospatu den Euskal Herriko XIX. Txistorra lehiaketan. Txapeldunak Txapela garaikurra eta diploma jaso ditu eta, garaikurra eta diploma bana jaso dituzte Beasaingo Olano Harategiak (2garrena) eta Lasarteko Patxi Larrañagak (3garrena). Bestalde, Orioko kepa Loidi (4garrena) eta Zumarragako Ametsa harategiak (5garrena) diploma bana jaso dute. Guztira 47 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak.

TXISTORRAREN TXANDA, ASTEAZKEN HONETAN

Parte-hartze handigoa aurreikusten de, 40 ale baino gehiagorekin

Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatuta, Euskal Herriko XIX. Txistor-Lehiaketa  egingo da Ordizian datorren asteazkenean, abenduak 14.  Plaza Nagusian, Udaletxeko arkupetan izango da, 10.30etatik aurrera. Gremio horrek kontsumitzaileen arreta bertako ohiko hainbat produktuetara bideratu nahi du Santo Tomas jaiaren atarian, hala nola, txistorra. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da, eta hori, zalantzarik gabe, garantiaz eta kalitateaz hitz egitea da.

Aurten 40 partehartzaileren kopurua  gainditzea espero da, hauetatik 10 gutxienez Nafarrak izanik.

MARTXAN DA GABONETAKO KANPAINA

Erakusleiho lehiaketa, Ordizian erosketa-opari bonoak, Olentzero eta Errege Photocall-a, Erregetako opilen zozketa, Eguberritako pintxo-potea, Txu-txu trena eta haur parkeak antolatu dira

Aurten ere eta eguberritako argiteriaren piztearekin batera ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntza eta babesarekin, Eguberritako kanpaina aurkezten du. Kanpaina honen bitartez, merkataritza sektorearentzat urteko kanpaina garrantzitsuenetako bat den honetan, Ordiziarrak eta bisitatzen gaituzten Goierritarrak kultura eta aisia aukera erakargarria gozatzeko nahiko argudio eman nahi da.

Erakusleiho lehiaketa, Ordizian erosketa-opari bonoak, Photocall Olentzero eta errege magoekin 500€ko saria, Erregetako 30 roskoen zozketa Ordizian txartelarekin, Eguberritako Pintxo potea, Txu-txu tren turistikoa eta haur parkeak izango dira ORDIZIAN elkartearen proposamena eguberritako kanpainarako: