ZUBELDIAK IRABAZI DU ODOLKI TXAPELKETA

Ordiziako Ezeiza eta Mujika ere podiumean izan dira

Beasaingo Iñaki Mujika Harategiak irabazi du aurtengoan Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan  ospatu den Gipuzkoako XVIII. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Jesus Mª Deba (Ezkio-Itxaso) ; Iñaki Ormazabal (Beasain); Ezeiza Harategia (Ordizia), eta Mujika Odolkiak (Ordizia).

Gipuzkoa osotik etorritako 17 egile aurkeztu dira lehiaketara, hauetatik  3 Beasaindik, 2  Arrasate eta Ordiziatik eta bat Aia, Asteasu,Ataun, Ezkio, Lasarte, Mutriku, Orio,Tolosa, Zaldibia eta Zegamatik. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean  laguntzea da.

ASTEAZKEN HONETAN, GIPUZKOAKO XVIII. ODOLKI LEHIAKETAREN TXANDA

Goizean zehar odolkiaren ekoizpen prozesua erakutsiko da

Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute asteazken honetan, azaroaren 30ean,  Ordizian. Txerri-harakin eta, oro har, harakinen gremioak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako XVIII. Odolki lehiaketa antolatu baitute. Irabazleak txapela, garaikurra eta diploma jasoko du, eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikurra bana emango zaie; laugarren eta bosgarren sailkatuei diploma.

Odolki onena zein den erabakiko duen epaimahaia gastronomia arloko adituez osatuko da. Aurtengoan, Ordizian izango dira: sukaldarien ordezkari, Aizpea Oihaneder (Xarma jatetxea, Donostia) Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia); Xabier Gorrotxategi (Casa Julian, Tolosa), Ramon Bereziartua (Fagollaga jatetxea, Hernani) eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); eta Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia), beste batzuren artean.

LARUNBATEAN TABERNAK BERANDUAGO ITXI AHAL IZANGO DIRA

Asteburu honetan ORDIZIAROCK 2016 musika ekimena ospatuko da. Hau dela-eta, herriko ostalarien eskaerari erantzunez, taberna, jatetxe eta pubek ordubete beranduago itxi ahalko dute larunbatetik iganderako gauean. Hala, alkoholik saltzen ez duten kafetegien itxiera ordua 01:30ak izango da; 03:30tarako itxi beharko dute taberna eta jatetxeek eta 05:00etarako pubek. Ostiral gaueko ordutegian ez da aldaketarik onartu.

12 HILABETE 12 PRODUKTU: MIKOLOGIAREN HILABETEA

Hainbat ekintza antolatu dira azokan eta D´elikatuz zentroan burutzeko

Udazkenaren  bat, perretxiku eta onddoak jasotzeko garaia iristen da. Jarraitzaile ugari dituen jarduera, eta hainbat espezie desberdin ezagutu, bilatu eta aurkitzeak ematen dien plazerraz gozatzeko aukera ematen diena. Gure natur ingurunearen ezagutzan sakontzeko aukera ere ematen duen jarduera dugu mikologia.

Ordiziako azokan, garaiko produktuen erakusleiho paregabea den aldetik,  hainbat perretxiku postu aurkitu ditzakegu denboraldian zehar.  

Asteazken honetan, urriak 19, hasi eta lau asteazkenetan, Ordiziako Azokak mikologiari eskeiniko dio datorren hilabetea lehen aldiz. (...)