COACHING, AUTODEFENTSA ETA DJ IKASTAROAK, EMAKUMEZKOENTZAT AZAROAN
Izena emateko epea irekita dago
Ahalduntze zenbait tailer antolatu ditu Berdintasun Sailak azarorako. Hain zuzen ere, hiru tailer eskainiko dira. Tailer guztietan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Izena emateko epea urrian zehar irrekita izango da. Informazio gehiagorako edo izena emateko 943805610 (Berdintasun Saila) hots egin dezakezu edo honako helbidera idatzi: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Coaching feminista
Mertxe Arratibel coaching eta kazetariak zuzenduko du tailerra eta horren helburua garapen pertsonala eta adimen emozionala sustatu eta bizitza edo lan egitasmo jakin bat aurrera ateratzen laguntzea da. Bertan, asmoak egi bihurtzeko plan bat egin eta bidea urratzeko behar besteko baliabideak eskainiko dira. Horrez gain, emakumeak bizi duten diskriminazioaz jabetu, bazterkeriaren jatorria ezagutu eta norberaren mugak ezagutzea da asmoa.
Mertxe Arratibelek ibilbide luzea egina du kazetaritza lanetan; Andra hilabetekari feministako sortzaileetako bat izan zen eta 25 urtez jardun zuen kazetari El Correo egunkarian. Horrez gain, coaching ikasketak eginak ditu COACH ICC komunitatearen bermearekin.
Ordizian ikastaroa, 12 ordutakoa izango da, ele bietan. Azaroak 4, 11, 18, 25 eta abenduak 2 eta 16an egingo da, 15.00etatik 17.00etara. (...)