Ordiziako Udalak jatorri desberdineko emakumeen topagunea dauka. “2012 geroztik martxan dagoen proiektua da”, azaldu du Ainhoa Jimenez, Ongizate zinegotziak.

“Helburu nagusia emakumeen ahalduntzerako gune bilakatzea da, baina, kasu honetan jatorri ezberdinetako emakumeak elkartzen dira eta norbanakotasunetik, kolektibora igarotzea da helburua”, gehitu du.

Horretarako Ordiziako Udaleko hainbat sail elkarlanean aritu dira: berdintasun saila, aniztasun saila eta ongizate saila, gizon eta emakumeen arteko berdintasun eta aniztasunaren printzipioetan oinarritzen den gune hau indartzeko helburuarekin.

Ordiziako Udalak urrats handiak eman ditu berdintasunaren inguruan azken urtean. Jabekuntza Eskolaren sorrera da horren adibidea, non herriko berdintasunaren sarea handitzen joan den; baina jatorri ezberdinetako emakumeen guneari bere identitatea kendu gabe dihardu aurrera Jabekuntza Eskolak, izan ere, talde hau ere baliatu da Jabekuntza eskolako dinamiketan bat egiteko, bizi esperientziak trukatzeko eta elkarrengandik ikasteko.

Jatorri ezberdinetako emakumeen topagunea Barrenan dago kokatua eta Sorburu kooperatiba txikiko Koordinatzaile lanak Ana Murciak bideratzen du, ostiralero 17:30-19:00 bitarte.

Zaintza zerbitzua ere eskaintzen da, eta emakumeren batek interesik balu Ordiziako udalean edo berdintasuneko emailean izena eman behar luke: 679 987 779 / 943 80 56 10 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..