Goazen Ordizia abian da

Goazen Ordizia

Goazen Ordizia egitasmoa berriz ere martxan da. Ikasturte berriaren lehen ibilaldia Plaza Nagusitik abiatuko zen atzo, betiko ordutegian, 10:30etan, eta Zuhaizti egoitzara iritsi zen.

Gizarteratzea eta osasuna hobetzea helburutzat hartuta, ostegunero ibilaldiak burutuko dira. Batez ere, adineko pertsonak dira parte hartzen dutenak, baina programa  gainerako biztanleriarentzat irekita dago. Ibilbideak parte-hartzaile guztien behar eta aukeretara egokituta daude, parte hartu nahi duen edozein pertsona edo taldek izan dezan aukera, honek aberasten baitu ekintza komunitarioa. Gainera, belaunaldien arteko lotura lantzeko asmoarekin Ordiziako ikastetxeetako ikasleak eta haurtzaindegiko haurrek ere parte hartzen dute.

Etxetik irteteko zailtasuna duten pertsona helduentzako garrantzia berezia izaten du ekintza honek, baita eguneko zentroko, egoitzako eta Garaguneko erabiltzaileentzat  ere. Izan ere, asko dira Goazen Ordiziak bere baitan dauzkan onurak. Batetik, ariketa fisikoa egiteko aukera paregabea da. Baina, zalantzarik gabe, askorentzako ezaugarririk garrantzitsuena harreman berriak eraikitzeko aukera da. Ibilaldiak elkartze gune bilakatzen dira, solasaldirako testuinguru ezinhobea eskainiz.  Modu honetan adinekoen bakardadea saihestu eta lagunartean jarduteko modua eskaintzen da.

Saio hauek aurrera eramateko erakunde eta elkarte desberdinetako kideen laguntza ezinbestekoa da. Goazen Ordiziaren antolaketaren ardura izateaz gain laguntza ematen diete arrazoi  ezberdinak direla medio, maizago ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonei.  Hauen artean daude: Ordiziako Udala, Osakidetza, Zuhaizti, Nagusilan, Kimetz, Ordizia Kolore eta Garagune. Boluntariorik gabe ezingo litzateke hainbeste pertsonentzako horren aberasgarria den programa hau aurrera eraman. Lerro hauen bitartez aurreko urtean parte hartu zuten guztiei  eskerrak eman nahi dizkiegu hartutako lana eta zabaldutako ilusioagatik eta bide batez, aurtegon edizioan parte hartzeko deialdia luzatzen diogu bolondres bezala aritu nahi duen edozein persona eta erakunderi.


Ikasturte honetan gainera, berrikuntza bat proposatu zaie Goazeneko parte hartzaileei, berrikuntza eta laguntza eskaera. Izan ere, Ordiziako Udalak, Mugikortasun astearekin bat eginez, Goazeneko parte hartzaileek ibilaldian zehar topatzen dituzten irisgarritasun traben inguruan informazioa biltzen has daitezela eskatu nahi die, oztopo ezberdinak identifikatuz, argazkien bidez, eta ondoren horretarako prestatu dugun liburu gorrian jasota. Honela, informazioa bizkorrago jasoko da, eta konponbideak lehenago jarri ahal izango dira martxan. Betiko moduan hamaiketako batekin emango diote itxiera goizari.

Parte hartzeko, Ostegunetan  Plaza Nagusira hurbiltzea besterik ez da behar, horregatik ordiziar guztiei gonbidapena luzatu nahi dizuegu, bai parte-hartzaile  edo baita boluntario moduan goiz atsegin bat pasatzeko gonbidapena luzatuz.

 Goazen Ordizia liburu gorria

 

 

UDALAK FLOREAGAKO HITZARMENA ONARTU DU

Babestutako 36 etxebizitza egingo dira alokairuan eskaintzeko

Udal korporazioak San Joan auzoan dagoen Floreaga gunean babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena onartu zuen Osoko bilkuran. Martxoan ezagutzera eman zen moduan, 36 etxebizitza eraikiko dira: 24 alokairu orokorrean eta 12 alokairu sozialean.

Obra eta lanen esleipena Jaurlaritzako Etxebizitza sailak egingo du, Alokabide erakunde publikoaren Bizigune programaren bitartez. Esleipena 2020ean egitea aurreikusten da eta bi urtetan amaituko litzateke obra. Hiru eraikin altxatuko dira eta bakoitzak beheko planta eta hiru solairu izango ditu.

Solairu bakoitzean lau etxebizitza egingo dira. Horietako bakoitzak 60 metro koadro izango ditu, bataz beste. Eusko Jaurlaritza da lurraren jabea eta 3,8 milioi euro inbertituko ditu obra egiteko.

Behin hitzarmena onartuta, orain Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatuko dute.

*Argazkian, eremua airetik hartuta.

Hemen atxikita hitzarmena bere osotasunean:

FLOREAGA hitzarmena_convenio 2019 (pdf)

 

ORDIZIA, BOLUNTARIOEN ERAKUSLEIHO BESTE BEHIN

Hemezortzi elkarteek hartuko dute parte ostiral arratsaldean ospatuko den Boluntariotzaren VI. azokan

Ordiziak elkarteen  sare sozial aberasgarri eta eredugarria du. Hau dela-eta, 2008tik elkarteen lana ezagutzera emateko azoka bat egiten da bi urteen behin. Hala, ostiral honetan, maiatzaren 3an, seigarren edizioa antolatu da. Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizateko zinegotziak, Marian Asenjo teknikariak eta elkarteetako ordezkaritzak eman dute ezagutzera.

VI Boluntario azoka honetan 18 elkarteren parte hartzea izango dugu, hauen artean: Nagusilan, Zuhaizti Kultur zentroan, Kimetz emakume taldea, DYA, Afagi, Cruz Roja, Kattalin elkartea, Ordiziako Kale Heziketa programa, Goazen Ordizia, Begisare, Nagusilan, Fiare Banca Etikoa, Desjabetzeak Ez Goierri, A.A. Elkartea eta Caritas.

Lehen aldiz parte hartuko duen elkartea, ACCU  izango da. Eta kooperazio proiektutik dator Bakerako Lankidetza Batzarra, eta Derandein-ek (Afrikaren alde lana egiten duen elkartea) ezin izan du parte hartu edizio honetan, baina erakusketa bat antolatzen ari gara bere lana zabaltzeko asmoz .

Azoka honen bidez, elkarte hauek egiten duten lana Ordiziarren ezagutzan jarri nahi da, eta bide batez elkarte ezberdinek  Ordizia juxtu  eta solidarioago baten alde egiten duten lana goraipatu eta errekonozitu.

Ekintza batzuk mantenduko dira azokan, hauen artean daude:

- Zuhaizti zentro sozialak berriz merkatu solidario bat ipiniko du. Bertan biltzen den dirua elkarte edo ekintza bat finantzatzera zuzenduko da, Gizarte Zerbitzuen kontseilu eta Ordiziako Osasun Taldeek erabakiz hurrengo hilabeteetan zehar.

- DYAk erakustaldiak egingo ditu desfibriladoreen erabilpenaren inguruan.

- Komunikazio gunea  bat egongo da Azokan, elkarte ezberdinei zuzenean elkarrizketak egingo zaizkie beraien elkartearen berri eman dezaten.

Aurtengo ekintza berria izango da SUKALDARITZA OSASUNTSUA TAILERRA egingo dela, Plaza Nagusian bertan. Honen helburua izango da,  Boluntario azoka girotzea eta, denbora berean, elikadura orekatua eta erraz bat erakustea bertan dagoen jendeari. Jakiak prestatzera ere gonbidatuko dute. Osoa Sukaldaritza & Ikaskuntza enpresak burutuko du tailerra.

Azoka maiatzaren 3an  arratsaldeko 17:30ean  hasiko da  eta 20:30ean  amaitu. Plaza Nagusian egongo dira elkarteak.

Egitaraua hau izango da:

17:30 Azokaren irekiera ofiziala

17:30etik 20:30era: Elkarteen postuak ikusgai, ekintza eta material ezberdinez hornituak.

18:00-20:00 SUKALDARITZA OSASUNTSUA TAILERRA

18:00 Elkarrizketak elkarteei hasiko dira

19:30 Zuhaizti abesbatzaren emanaldia

20:30 Itxiera omenaldi batekin boluntario bati

Elkarteen zerrenda:

1. Ordiziako Jubilatu eta Petsionizten ZUHAIZTI elkartea

2. Alzheimerra duten gaixoen familien eta lagunen  Gipuzkoako AFAGI elkartea

3. FIARE - Banka Etikoaren proiektuaren babesleen elkarteak

4. Erretinosi pigmentarioa dutenen BEGISARE elkartea

5. Crohn eta ultzeradun kolitisa dutenen ACCU elkartea

6. Minbiziaren aurkako AECC elkartea

7. Gurutze gorria- CRUZ ROJA

8. DYA Gipuzkoa

9. Kattalin Gipuzkoa

10. Ordiziako Emakumeen Kimetz elkartea

11. Nagusilan

12.  Desjabetzeak Stop plataforma

13. Asamblea de Cooperación por la Paz - BAKERAKO LANKIDETZA BATZARRA

14.  ODOL EMAILEAK

15.  KARITAS

16.  Alkoholiko Anonimoak - AA.AA

17.  Ordiziako Kale Heziketa

18.  Ordizia Lagunkoia-Goazen Ordizia

 

AFAGIK ESTIMULAZIO KOGNITIBORAKO TAILERRA EMANGO DU ORDIZIAN ALZHEIMERRA, DEMENTZIA SINDROME BAT EDO GALERA KOGNITIBO ARINA DUTEN GOIERRITARRENTZAT

Hiru hilabeteko iraupena izango du, uda ostean bueltatzeko asmoarekin

Ordiziako Udaleko gizarte  arloak eta Afagi elkarteak (Alzheimer gaixotasuna duten familien Gizpuzkoako elkarteak) psikoestimulazio kognitibo tailerra antolatu dute. Alzheimerra, galera kognitibo arina edo, hasiera fasean, beste dementzia sindrome bat duten pertsonei dago zuzenduta. Apirilaren 29an hasita, astean bi saio izango dira, prentsa aurrean Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizateko zinegotziak eta Afagiko Koldo Aulestia presidenteak eta Marisa Ordigosa zuzendari exekutiboak ezagutzera eman dutenez. Goierriko eskualdean  Afagik ezaugarri hauekin Goierrin egingo  duen lehenengo tailerra izango da.

Estimulazio Kognitiboak ditugun ahalmen kognitiboak suspertzen eta mantentzen dituen ekintzak biltzen ditu.  Arreta, memoria, lenguaia, funtzio exekutiboak, beste buruko prozesuen artean, estimulazio kognitibo teknika edo programekin estimulatu eta indartu daitezkeeen prozesuak dira.

Egiaztatu da, ahalmen hauek behar diren bezala estimulatzen badira, Alzheimerra duen pertsonaren bizitza kalitatea hobeagoa izaten laguntzen duela. Garrantzitsuena da, pertsona horrek oraindik dituen ahalmenetan lana egiten denez, eta ez galdu dituenetan, frustazio sentimendua ez edukitzea lortzen dela. Honek guztiak,   bai portaera (orokorrean) eta baita gogo-aldartea hobeagoa izatea lortzen du,gaixoaren auto-estimua eta eraginkortasuna hobetu egiten delako.

AFAGIren psikoestimulazio kognitibo Tailerraastean bitan emango da (astelehen eta asteazkenetan) Zuhaizti zentroan uztailera arte. Ordu eta erdiko saioak izango dira, 11:00etatik 12:30era. Asmoa hurrengo ikasturtean itzultzea da. Talde bakoitzak 10 partaide izango ditu gehienez.

Helburuak eta ariketak

Beste helburuen artean, honako hauek lortu nahi dira:

  • Funtzio kognitiboak estimulatu.
  • Pertsonen arteko erlazioak aberastu, bakardadea saihesteko.
  • Gaitasun funtzionala landu, beraien autonomiaren mantenua ahalik eta gehien luzatzeko.

Beste batzuen artean, honako funtzioak indartzeko eta mantentzeko ariketak egiten dira:

  • Funtzio Kognitiboak: oroimena, lengoaia, arreta, orientazioa…
  • Eguneroko jarduerak: garbiketa pertsonala, elikadura, jaztea…
  • Jarduera instrumentalak: diruaren erabilera, telefonoaren erabilera, laguntza eskatzea…

Informazio gehiago eta eskaerak egiteko AFAGIrekin kontaktatu daite: 943297118 telefonora deituta edo  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.korreora idatzita.  Baita GIZARTE ONGIZATEko sailean ere, 943805610, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Era berean eta osagarri, AFAGIk eta Ordiziako Udalak elkarteari eta eskualdeko zerbitzuari buruz, informazioa ematen duen esku-orria  prestatu eta  etxez etxe banatu da. Zerbitzu honen bidez, alzheimerra edo antzeko gaixotasuna duten pertsonei, senitartekoei eta lagunei arreta psikosoziala eskaintzea  du helburu. Dubreuilek Ordiziako Udalak gaiarekiko duen sentsibilitatea goraipatu du, azken 23 urteotan egin diren ekimenak gogoratuz eta proposamen berri honetan parte hartzera animatuz.

Ordizian Afagik duen bulegoko ordutegia  honakoa da: astelehenero, 10:00etatik 14:00etara, aurretik  hitzordua hartuta.

esku-orria AFAGI ORDIZIA folleto (pdf)