
Kimetz elkarteak antolatuta, gizonei zuzendutako berdintasun saioak egingo dira datozen egunetan. "Feminismoek mendeetan egindako lanari esker aldaketa ugari gertatu dira gure munduan. Emakumeak hamarkadak daramatzagu gure artean elkartzen eta belaunaldiz belaunaldi, lehen debekatuak ziren rol eta espazioak gureganatzen. Baina gizon eta emakumeen artean parekidetasuna nahi badugu, gizonezkoek ere zuen bidea egin behar duzuela sinisten dugu", azaldu dute antolatzaileek. Horregatik, Ordiziako gizonentzako lantegi bat antolatu da, haien artean hausnartzeko.
Aldaketa batzuk izan dira, eta hiru saio izango dira; guztiak D´elikatuz zentroan, 19:00etatik 21:00etara:
Tailerrak Axier Bagliettok gidatuko ditu, gizon taldeen dinamizazioan aditua eta Arremanitz Kooperatibako kidea.
Izena emateko,