Ordizia. Ordizia kolore

Gaur aurkeztu da D´elikatuz zentroan datorren astean zehar Ordizian egingo den IV. Kulturen Arteko Topaketa. Ordiziako Udaleko Aniztasun arloak, Ordizia Kolore eta hainbat eragileekin elkarlanean antolatu da edizio berri hau. Aurkezpenean izan dira Ainhoa Jimenez, Udaleko ongizate zinegotzia, Ainara Ormaetxea, Ordizia Koloreko kudeatzailea eta hainbat herritar.

“Ordizia harrera herria izan da beti eta gaur egungo mapari erreparatzen badiogu, 60 jatorri ezberdinetako ordiziarrak biltzen dituen herria gara; 24 hizkuntza baino gehiago entzun ditzakegu gure kaleetan zehar”, azaldu du Jimenezek.

Ekimen honen bidez, helburu horien berri eman du : “aberastasun kultural hori benetan islatzea eta gurean zabaltzeko bideak eskaintzea da gure helburua”. Hala, “Ordiziatik irten gabe”, kulturalki ikasteko, janzteko eta gozatzeko aukeres hausnartzeko kanalak sortu nahi dira, elkar ezagutu eta elkarrekin elkarbanatuz, aberastasun horretaz gozatzeko testuinguruak sortuz.

Ekintza konkretuak proposatzen dituztela ere agertu du: “gurera datozenei ongietorria emanez eta elkarrekin egoteko guneak badaudela, eta eraikitzen jarraituko dugula. Kultur aniztasunak duen balioa ematen diogu eta elkarrekin Ordizia koloretsu bat eraikitzeko bidean goaz”.

EGITARAUA

AZAROAK 4, astelehena, 17:15etan.D´elikatuzen

Aurten, lehen aldiz, bi ordiziar elkartuko dira munduko ipuinak kontatzera, Mertxe Aizpurua kontalari ezaguna eta nigeriar jatorria duen Joy Aimemwanuwa. Joyren lurraldeko ipuina kontatuko dute.

Munduko ipuinak

Nigeriako ipuina Edó eta
Euskaraz. Mertxe Aizpurua eta Joy Aimemwanuwa

AZAROAK 7, osteguna, 18:00etan, Barrenako Batzar Aretoan

Euskadiko Zurrumurruen Aurkako ZAS! Sarean dago Ordizia eta urteak daramakigu aniztasunaren alorra ikuspuntu ezberdinetatik aztertzen eta hausnartzen. Oraingo honetan, “Feminismoa eta Arrazakeria” gaia jorratuko dugu hain ezaguna den Irantzu Varela kazetari feministaren eskutik eta Maya Amrae, islamiar testuinguruan, Berdintasunaren aldeko mugimenduan espezialista eta “Munduko Emakumeak Babel” Elkarteko kidearen eskutik. Solasaldian moderatzaile lanak egingo dituenak, Ana Iruretagoyena ordiziarra izango da, “Klitto!” atari feministako kidea eta kazetaria.

Esan behar da, solasaldi honetarako Haurtzaindegi zerbitzua egongo dela eta ez dela beharrezkoa aurrez izenik ematea.

Solasaldia. “Feminismoa eta Arrazakeria”

Irantzu Varela:  (Faktoria Lila). Kazetari feminista.

Maya Amrae: “Munduko Emakumeak Babel” Elkarteko kidea. Berdintasunaren aldeko mugimenduan espezialista, islamiar testuinguruan.

Moderatzailea: Ana Iruretagoyena. “Klitto!” atari feministako kidea eta kazetaria.

AZAROAK 8, ostirala, 18:00etan, Plaza Nagusian

Perkusio tailerra Mustarekin. Orain dela bi urteko ekintza errepikatuko dugu eta aurrekoan bezain giro ona sortzea espero dugu. 

AZAROAK 9, larunbata, Frontoian eta Plazan.

- Plazan, 12:00etatik 14:00etara:

Munduko Lurraldeen erakusketa. Zatoz bidai txiki bat egitera! 

Iazko filisofiarekin jarraituz, aurten ere, haurrei zuzendutako merkatu txikia egongo da erabiltzen ez ditugun jostailuak, liburuak, baloi, patinete, txirrindu, panpin, eta abar… beste batengatik trukatu ahal izateko. Horretarako, egoera onean dagoen jostailua eraman eta beste batengatik trukatzeko aukera izango da. Nahi izanez gero, azaroak 4 bitartean, eskolako idazkaritzan utzi daitezke jostailuak txartel baten trukean eta arazoak 9an aldatu beste batengatik.

Kolore-truk Jostailuen trukea. Eraman ezazu zure jostailu, liburu, patinete,… eta aldatu beste batengatik!

Haur jolasak. Hitzaro elkartearen eskutik.

- Frontoian, 12:00-14:00

Munduko Arroz eta tuberkuluen prestaketa.

- Frontoian, 14:30etan, Munduko Arrozen bazkari herrikoia:

Munduko Arroz eta Tuberkuluen bazkari herrikoiak ere tartea izango du egun handi honetan. Aurten sei lurralde animatu dira: Ekuador, Mexiko, Errumania, Senegal, Txile eta Nigeria eta Azari, Irriki, Altarte eta Zuhaiztiko Elkarteek lagunduko die bazkaria prestatzen.

Iaz 350 lagun bildu ginen eta aurten ere antzeko kopurua espero dugu. Bazkaltzeko txartelak erosi behar dira 3€tan helduak eta euro batean txikiak. Erosteko lekuak: Zuhaiztiko kafetegia, Delikatuz eta Magazin Romanescu, Buztuntzako auzoan dagoen errumaniar harategian.

- Jarraian:

Haurrentzako tailerra: Aniztasunaren Murala. Maider Urretabizkaia, Margolariarekin.

Nikaraguako “Trova” musika. Nordia eta Víctorrekin, Amalur Taldea.

Kawadeni Afro Taldea. Musika eta dantza.

Munduko jantzien desfilea.

Euskal Dantza. Amets Bide eta Urdaneta Dantza Taldeak 

AZAROAK 17, igandea, 14:00etan.

Amaitzeko, aurten ere EAE mailan egingo den ekimena ekarriko dugu Goierrira Bizilagunak bazkaria. Etxe batean, jatorri ezberdineko bi familia elkartuko dira eta elkarrekin tarte polit bat pasatzeko aukera izango dute. Bazkarian dinamizatzaile bat egongo da ere. Izenak emateko:

Bizilagunak bazkaria.

Informazio gehiago: www.mugak.eu

Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 603 652 682