EKIMENAN PARTE HARTZEKO EPEA LUZATU DA

Ordiziako Udalak urtarrilaren 18ra arte luzatu du EKIMENA, enplegu eta ekintzailetza faktoriaren 3. edizioan parte hartzeko izen-emate epea. Proiektua lanik ez duten pertsonei dago zuzendua, taldean arituz coach baten laguntzaz lana aurkitu edo negozio ideia bat martxan jarri nahi dutenei. Orain arte bi edizio egin dira eta asebetetze maila altua izan da.

Izena emateko epea abenduan dago irekita. Izena eman nahi dutenekudal Arreta Bulegoan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era) joan daitezke dagokion eskaera betez edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi dezakete.
Hautaketa prozesuan pertsona interesatuekin informazio saioak eta elkarrizketak burutuko dira taldea osatzeko.

ORDIZIAKO 27 ENTITATEEK BAT EGIN DUTE ACCU ETA BEGISARE ELKARTEEKIN

Bi elkarteetako ordezkariek laguntza eskertu dute, sarea zabaltzera deituz

Ordiziako Udalak eta ACCU-k (Gipuzkoako Crohn eta Ultzeradun Kolitisaren Gaixoen elkartea) eta Begisarek (Erretinosi pigmentarioa dutenen Gipuzkoak elkarteak) ‘Behar dut’ eta ‘Kontutan izan’ kanpainak jarri zituzten martxan duela hilabete batzuk ‘Ordizia Lagunkoia’ programak bultzatuta. Helburua, euren egoeragatik behar berezia duten pertsonei babesa eskaintzea da. Ordizian izan den erantzuna eskertu dute prentsa aurrean Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Iñaki Dubreuilek, ACCU eta Begisareko Edurne Saez eta Amaia Gereñuk, beste udal eta herri ordezkari batzuekin batera.  

Babesa ikusmen arazoak (erretinosi pigmentarioa) eta hesteetako hanturazko gaixotasuna duten pertsonengan eskatu da. Horretarako Udalaren, merkatarien eta ostalarien parte-hartzera deitu zen. Oraingoz hogeitasei entitate, denda eta tabernetara iristea lortu da. Keinu honekin afektatuen bizitza kalitatea hobetzea eta udalerri integratzaileagoa iraikitzen laguntzen da.

Begisareko bereizgarria eta aplikazioak

ORDIZIAK HAINBAT HERRIALDEEN GARAPENERAKO ZORTZI PROIEKTUETARA 73.000 EURO BIDERATU DITU

Gehienak Amerika, Afrika eta Asiako emakumeen eta haurren bizitza-kalitatea hobetzeko zuzenduta daude

Ordiziako Udalak garapenerako lankidetza proiektuetara 73.183,15 euroko diru-laguntzabideratu du aurten. Oraingoan zazpi proiektu dira onuradunak, Amerika, Afrika eta Asiara zuzendutakoak. Egitasmoak gauzatuko dituzten gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariek astearte honetan Ordizian euren proiektuen xehetasunak azaldu dituzte, Osoko bilkuran onartutako laguntza jasotzeko egin den ekitaldian. Udalak 1991an hasi zen kooperazio proiektuetara aurrekontuaren %0,7a bideratzen eta %1a ematen du 1999tik.

Hauek dira diru-laguntza jaso duten erakundeak eta proiektuak:

'EKIMENA III' PROIEKTUAN PARTE HARTZEKO EPEA ZABALDU DA

Kurtsoaren helburu nagusia lana aurkitzea da, urtarrilean hasiko da eta sei hilabeteko iraupena izango du

Ordiziako Udalak enplegua sustatzeko II udal planaren baitan EKIMENA proiektuaren hirugarren edizioa martxan jartzeko deialdia egin du. Oraingoan lan bila dabiltzan edo negozioa martxan jarri nahi duten 15 parte-hartzaileei zuzenduta dago. Jose Miguel Santamaria alkateak, Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizateko zinegotziak, Javier Elizetxea proiektuko arduradunak eta aurreko edizioan parte hartu zuen Aritz Perezek aurkeztu dute kurtso berria.

Izena emateko epea abenduan dago irekita. Izena eman nahi dutenek udal Arreta Bulegoan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era) joan daitezke dagokion eskaera betez edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.helbidera idatzi dezakete. Hautaketa prozesuan pertsona interesatuekin  informazio saioak eta elkarrizketak burutuko dira. Horrela eratuko da Enplegu eta Ekintzailetza faktoriako III. EKIMENA taldea.