Ordizia. OHZ IBI

Ordiziako Udalak, 2020ko urteari dagokion Ondasun Higiezinengatiko Zergan (OHZ) hobaria eskatzeko epea urtarrilaren 31ra arte ireki du.

Eskaeraren baldintzak honakoak dira: hobaria %50ekoa da familia ugari orokorrentzat eta %75ekoa familia ugari berezientzat.
Hori emateko ezaugarriak eta ekarri beharreko agiriak:

  • Ohiko Bizitokia: familia guztia erroldatuta egotea.
  • Etxearen balio katastrala 130.000 eurokoa edo gutxiagokoa. Balio katastrala altuagoa balitz, hobaria kopuru horretarainokoa izango da.
  • 2018ko Errenta aitorpenaren kopia, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartua.
  • Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak emandako familia ugariaren titulua indarrean izatea.
  • Beste Ondasun Higiezinen jabe ez direla adierazteko Zinpeko adierazpena (garaje bat, trasteleku bat edo jarduera profesionalean aritzeko lokala izan ezik). Herentziazko higiezinetan jabegotza zati-banatuta egotea onartuko da, beste etxebizitza baten baliora iristen ez bada.
  • Ez dute hobaririk izango 60.000 eurotik gorako errenta duten familiek.

    Helbide elektronikoa.Informazio gehiago behar izanez gero 943885850 telefonora dei daiteke.