
Ongizatea eta Osasuna sustatzean egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak maiatzerako pertsona orori irekiak dauden hainbat jarduera antolatu ditu Ordizian.
Helduak (aita/ama, aitona/amona, osaba/izeba…) guztira 6 urtez gorako hiru umeekin eman dezake izena, eta 2 ordutan, eta modu erraz eta praktiko batean, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen ikasten dute. Gainera, etxeko txikienekin aldarte ona pasatzeko aukera paregabea izan daiteke.
Lantegiaren kostua 10€-koa izango da helduentzat eta DOAKOA 17 urtez beherako guztientzat.
Lekuak mugatuak dira, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko. Izena eman edo informazio gehiago beharrez gero, deitu 943 46 46 22ra edo sartu www.DYAgipuzkoa.com.