MARTXAN DA KULTUREN ARTEKO 2017ko TOPAKETA

Kulturen artean aniztasunez eta modu inklusiboan eztabaidatzeko gune bat sortzea da helburua

Gizarte Ongizateko zinegotziak eta Aniztasun-arloko teknikari Ainara Ormaetxeak "Kulturen arteko topaketa" izeneko programa aurkeztu dute 'ordiziar berriz' osatutako talde batekin batera. Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate ataleko 'Kultura Aniztasuna' arloak antolatuta, Ordizia Kolore ekimenak datorren asteartean jarriko da martxan.

Zinegotziak azaldutakoaren arabera, ikuspegi anitz eta inklusibo batetik eztabaidarako denbora-tarte bat hartzea eta eztabaidarako espazio berri bat sortzea da helburua, kultura aniztasunaren gaiak Ordiziako agenda publikoan leku bat izan dezan.

Udaleko arduradunen iritziz, kulturen aniztasuna errespetatzea, elkarrizketa eta lankidetza (konfiantzan eta elkar ulertuz) dira gizartea kohesionatzeko bermerik onena. Garapen harmonikoa ahalbidetzen duen kohesioa, bai erkidego baten ekonomiari, bai gizarteari dagokienez.

“ALDEZ AURREKO BORONDATEEI" BURUZKO HITZALDIA EMANGO DA BARRENAN

Hil ostean edo erabakitzeko gai izango ez denean pertsonak jaso nahi dituen zainketei eta osasun tratamenduei buruzko borondatea adierazteko prozesua azalduko da

Datorren astelehenean, hilak 23, arratsaldeko 18:00etan Barrenan, OSAKIDETZAK antolatuta eta Ordiziako Udalak lagunduta “Aldez aurreko Borondateei" buruzko hitzaldi bate mango du Iñaki Saralegui doktoreak. 

Aldez aurreko Borondateak, Aldez aurreko Jarraibideak edo Bizi-testamentu ere deiturikoak, hausnarketa eta informazio prozesu baten zati dira; horietan, pertsonak etorkizunean jaso nahi dituen osasun zainketak planifikatzen ditu, batez ere norbera erabakiak hartzeko gai ez den unerako. Pertsona batek jaso nahi dituen zainketei eta osasun tratamenduei buruzko borondatea adierazteko edota hil ostean bere gorpuaren edo organoen erabilerari buruzko borondatea adierazteko gaitasuna galtzen duenean, prozesu honen bidez, erabaki hauek gauzatu ahal izango dira aldez aurretik pertsonak adierazitakoaren arabera.  

Zainketak planifikatzeak duen garrantziak eta Aldez Aurreko Borondateen Dokumentuaren erredakzioak helburuei, baldintzei, mugei, moduei eta ondorioei buruzko hausnarketa bat egitea aholkatzen dute. Iñaki Saralegui doktoreak hausnarketa egiten lagunduko die hitzaldira doazenei behar duten informazioa emanez eta nahi adina pertsona bertaratu ahal izango dira hitzaldira.  

ORDIZIA POBREZIAREN AURKA

Elikagai baten truke munduko ogi bat dastatzeko aukera izango da igandean

Urriak 16an eta 17an Elikaduraren mundu eguna eta Pobrezia erauztearen aldeko mundu eguna izan dira. Gizaki guztion elikadurarako eskubidea aldarrikatzeko  eta pobrezia erauztearen alde jarduteko/ekiteko, Dar-Dar produkzioak gizarte Ekimenezko kooperatibak, D´Elikatuz zentroak eta Ordizia Kolorek, Ordiziako Udalaren laguntzaz hainbat ekimen antolatu ditu urriak 22, iganderako.

Programa, herritar guztiei luzatuta, honakoa da:

HASITA DA DAGOENEKO ORDIZIAN EKIMENA II, ENPLEGUAREN FAKTORIA

Ateak zabalik ditu oraindik lan bila dabiltzan eta parte hartu nahi duten ordiziarrei

Enplegua eta ekintzailetza sustatzeko Ekimena udal proiektuaren bigarren edizioa hilabete honetan hasi da. Hamabi pertsona dira taldean, enplegua lortzen laguntzeko, bai norbere kontura negozio bat sortuta edo kontratupean. Proiektuaren lehenengo fasean  lan-taldeko  formazio-akzio tailerra garatu da, parte-hartzaileen artean konpromiso, solidaritate eta elkarlanaren kultura txertatzeko.

Une honetan, eta aurreikusitako egutegiaren baitan, taldekako saioak burutzen ari dira, pertsona bakoitzaren helburuak ezartzeko. Ondoren planifikatu eta arloka lan egin ahalko da.

Proiektuak ateak zabalik ditu eta irekita dago oraindik parte-hartzaile gehiagorentzat. Taldean eta ‘coach’ edo entrenatzaile baten laguntzaz enplegu bat lortzeko bilaketa prozesuan aritzeko prest egon behar da. Hala, Udalak Ordizian lanik gabe dauden pertsonei Ekimenan parte hartzeko dei egiten die.

Interesatuek honako helbidera idatzi dezakete, ahalik eta azkarren: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.