Image
Image

GREBA ZAHARREN EGOITZAN

grebaZerbitzu minimoak eskainiko dira

Adinekoen sektorean diharduten langileak 15 urte daramatzate euren lan baldintzak duintzeko borrokan eta salaketan. Orain, ADEGi eta LAREs enpresek Espainiako Gobernuak sinatutako lan erreforma aplikatu nahi dute. Ondorioz, lanordu gehiago eta soldata txikiagoak izango dituzte langileek.

AURREIKUSTEN DIREN MOZKETAK

calle cortadaEgutera kalea itxiko dute eta Bealak lasterketak kaleetan eragina izango du

Egutera kalea erabat itxita egongo da martxoaren 12 eta 13an. Hori dela eta, Eguteratik Garagartza plazako garajeetara sarbidea dutenek ezingo dute berau erabili 8:00etatik 20:00etara bitartean.
Bestetik, Joaquin Ibarbia kaleko bizilagunek beharrezkoa izango dute etxera iristeko Santa Ana parkinga erabiltzea.

JAKINTZARA ARTEKO BIDEGORRIAREN OBRAK HASI DIRA

majoriGaur hasi dira (urtarrilak 2) Jakintza Ikastolaraino luzatzen den bidegorriaren obrak.

Hilabete eta erdi iraungo dute lanek eta ondorioz, Majori Kiroldegiko aparkalekuko zati handi bat ezingo da erabili.

Hala ere, jakinarazten dizuegu, Oianguren Institutuan eta Jakintza Ikastolan aparkatzea posible izango dela arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Beraz, kirola egitera gerturatzen zaretenok gogoratu aparkalekua mugatua izango dela Majori bertan. Arazoak ekiditeko, oinez edo bizikletaz joateko gonbidapena egin nahi dizuegu.

GABONETAN HHI/EPA IREKIKO DA IKASLEENTZAT

estudiantes-universitarios1Udalak HHI/EPA (Andra Mari Kalea, 4 (Alhondiga) irekiko du Gabonetan Udal instalazioetan ikasi nahi duten ikasleentzat

Bulegoak ikasleak daudenean bakarrik egongo dira irekita. Itxita aurkituz gero, Udaltzaingora jo beharko da ateak irekitzeko.

Astegunetan, goizeko 9etatik gaueko 9ak arteko ordutegia izango du, eta asteburuetan, goizeko 9:30etatik gaueko 8:30era bitartekoa.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image