Image
Image

AZAROKO ZINE KARTELERA

2014-10-29 loreakDonostiako Zinemaldian estreinatutako filmak proiektatuko dira asteburuetan, tartean 'Loreak' euskarazko zinta

Asteazkenetako zine alternatiboa'Emakumeak egile eta protagonista' zikloak hartuko du

Ordiziako Herri Antzokiak kaleratu du dagoeneko azaroko zine kartelera. Asteburuko emanaldietan Donostiako 62. Zinemaldian estreinatutako filmak proiektatuko dira: 'Magical Girl' (Film onenari Urrezko Maskorra eta Zuzendari onenari Zilarrezko Maskorra) eta Jose Mari Goenaga ordiziarrak eta Jon Garañok zuzendutako 'Loreak' filma (Goenaga azaroaren 9an, 19:30eko saioan, Ordizian izango da filma aurkezten), besteak beste. Asteazkenetako zine alternatiboa 'Emakumeak egile eta protagonista' zikloak hartuko du, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Azaroaren 28an, berriz, 'Moulin Rouge' balleta ikusteko aukera izango da. Urriko kartelera Londresko Royal Opera Housen 'Tosca' operak itxiko du, ostiral honetan, hilak 31.

ORDIZIAKO UDALAK VICTOR MENDIZABALEN III. IKERKETA BEKARAKO DEIALDIA ZABALDU DU

2014-10-28 mendizabalBeka eskaerak abenduaren 30erako aurkeztu behar dira

Bekaren iraupena 12 hilabetekoa izango da, eta 7.000 euro banatuko dira

Ordiziako Udaleko Kultura sailak, Victor Mendizabal fundazioaren bidez “Victor Mendizabal – 2014 Ordizia” III. ikerketa Bekarako deialdia egin du. Bekak kultura eta hezkuntza arloa sustatzea du helburu, eta Ordiziari buruzko ikerketak bultzatzea. Beka deialdia bi urtetik behin egiten da.

ABESBATZEN KONTZERTUAK ASTEARTEAN ETA ASTEAZKENEAN PARROKIAN

PORTLAND STATE UNIVERSITY CHAMBER CHOIRUrriaren 28a, asteartea, 20:00 h: Portland State University Chamber Choir

Urriaren 29a, asteazkena, 20:00 h.: Gemma Vocal Ensemble

Datozen musika hitzorduek doinu edo kutsu musikalaz betetzen dituzte udazkeneko Ordiziako kultura programazioa: datorren astean abesbatzeen kontzertuak, eta azaroan Barroko Aire XXIX.Edizioa.

Datorren asteartean eta azteazkenean, Ordiziako Eliz Parrokian eta Ordiziako Kultura sailak antolatuta, Tolosako Ekinbide Etxearen (CIT) laguntzaz, bi abesbatzeen kontzertuak izango dira entzungai.

Berriro ere Ordizia eta Goierriko  musikazaleak kalitate handiko ahots-taldeak entzuteko aukera izango ditu.

ORDIZIARROCKEN XI. EDIZIOA GAURTIK LARUNBATERA

2014-10-16 kashbadKalakan talde lapurtarra Herri Antzokian izango da bihar, eta larunbatean, besteak beste, eszenatokietara itzuli berri den Kasbhad taldea frontoian

The Soulbros Donostiako soul-jazz taldeak D'elikatuzen emango duen kontzertuarekin abiatuko da gaur Ordiziarrock musika jaialdiaren XI. edizioa. Antolatzaileek hiru eguneko kartel oparoa prestatu dute aurtengoan, askotariko musika talde eta estilo uztartzen dituena. Kalakanen kontzertua (10 euro) ez beste guztiak doan izango dira. Aipatzekoa da bukle magnetiko baten bidez gorreria duten pertsonentzako egokituko dituztela emanaldi gehienak. Jarraian duzue hiru egunetako egitaraua.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image